Eskuinaldea
Zabalik Getxo Ekinez programaren jardueretan izena emateko epea
Getxoko Udalak 8.000 euroko aurrekontua bideratu egin du koronabirusaren pandemiak eragindako ondorio sozioekonomikoei aurre egiteko antolatutako Getxo Ekinez programa garatzeko. Bada, zabalik dago jada irailerako eta urrirako programa horren barruan antolatutako aire zabaleko jardueretan izena emateko epea.
Jarduerak 11 eta 30 urte bitarteko gazteentzat dira, doakoak dira eta bertan osasun baldintza guztiak beteko dira. Inskripzioa hemen egin daiteke:
- Gazte Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea 98 (Algorta). Tel.: 94 466 03 53/ 688 88 09 85. gaztebulegoa@getxo.eus
- Gazteleku “Gauegun”. Urgull 4 (Algorta). Tel.: 94 466 03 56. gauegungaztelekua@getxo.eus
- Gazteleku “Gure Gune”. Romo Kultur Etxea-RKE. Santa Eugenia plaza 1 (Romo). Tel: 94 466 00 22. guregunegaztelekua@getxo.eus
EGITARAUA
- Paddle Surf. Irailak 17. Bi talde (16:30-18:00 eta 18:30-20:00) eta irailak 18an beste bi (10:00-11:30 eta 12:00-13:30) Kirol Portuan. 11 urtetik 30ra bitartean. 1:30 orduko ikastaroa, begirale laguntzaileekin. Gehienez 10 pertsonako lau talde osatuko dira.
- Zirkua. Irailak 22 (17:00etan) Areetako Geltokia plazan. 11 urtetik 17ra bitartean. Gehienez 20 pertsona. Malabareak, orekak, akrobaziak, aireko akrobaziak… 10 parte-hartzaileko bi taldetan.
- Tirolina. Urriak 9. 11 urtetik 30ra bitartean. “Mendexa Abentura”ra txangoa (Lekeitio). Autobusez honako ordutegiarekin: irteera 10:00etan (Romon eta Algortan gelditzeko aukerarekin) eta helmuga 19:00etan. 11-30 urte. 50 plaza.
- Graffitia. Urriak 19 (17:00etan) Romoko Santa Eugenia plazan. 14 urtetik 25ra bitartean. 20 plaza.
Temas
Más en Bizkaia
-
En imágenes: la Ertzaintza carga en Bilbao contra activistas de la Global Sumund Flotilla
-
Bizkaia reúne en Bilbao a más de 50 familias de acogida en una jornada para celebrar el valor de cuidar y acompañar
-
Bizkaia refuerza la conservación de la pottoka y la raza pirenaica con una subasta en Gorliz
-
Desembarco desde Burdeos a Bilbao por carretera: "Hemos hecho seis horas de viaje en bus"