988 pertsonak eman dute izena alokairuzko garajeen zozketarako Galdakaon
Barakaldoko Udalak 988 eskaera jaso ditu dagoeneko irailean egingo duen 289 aparkaleku banatzeko zozketarako. Saridunek hilean 30 euro ordaindu behar izango dituzte bakarrik, garaje bakoitzeko komunitate gastuez gain.
Aparkaleku horiek erabiltzeko aukera bakarra 40 urteko kontzesioan hartzea zen orain arte, eta ondorioz, hutsik zeuden asko. Horiek berreskuratu, erabilera sistema aldatu, eta alokairuan hartzeko aukera eman du orain Galdakaoko Udalak.
Leku baino eskatzaile gehiago daudenez, zozketa bidez banatuko ditu aparkalekuak Udalak. Onartuen behin-behineko zerrenda publiko egin da, eta eskatzaileek 10 eguneko epea izango dute eskaeretan akatsik balego horiek zuzentzeko; astelehenean, abuztuaren 23an, zabalduko da balizko zuzenketak egiteko epea, eta irailaren 3ra arte egongo da horretarako aukera. Ondoren argitaratuko da behin-betiko zerrenda eta zozketarako eguna.
Honakoak dira lurrazpiko bost garajeetan alokatuko diren aparkaleku eta eskatzaile kopuruak, eta garaje bakoitzeko zozketan sartuko direnen behin-behineko zerrenda:
PAOPA (Urreta): 127 aparkaleku daude alokatzeko eta 133 eskatzaile.
- Behin-behinean onartutako eta baztertutako eskaeren zerrenda, ikusgai esteka honetan.
 
LAPURDI: 75 aparkaleku eta 316 eskaera.
- Behin-behinean onartu eta baztertu diren eskatzaileen zerrenda, ikusgai esteka honetan.
 
LAMINARRIETA (Usansolo): 49 leku daude eta 73 eskaera.
- Behin-behinean onartu eta baztertu diren eskatzaileen zerrenda, ikusgai esteka honetan.
 
ITURRONDO: 26 aparkaleku eta 267 eskatzaile.
- Behin-behinean onartu eta baztertu diren eskatzaileen zerrenda, ikusgai esteka honetan.
 
BEREZIKOETXE: 12 leku daude eta 199 pertsonek egin dute eskaera.
- Behin-behinean onartu eta baztertu diren eskatzaileen zerrenda, ikusgai esteka honetan.
 
Galdakaoko Udalaren webgunean daude zerrenda guztiak "Aparkalekuen eskaerak" bannerrean, "Hasitako promozioak. Aukeratu" atalean garajea aukeratuta. Okerrak zuzendu ondoren behin-betiko zerrenda argitaratuko da, zozketarako egunarekin batera.
Temas
Más en Bizkaia
- 
                
                                        
Tres vizcainos, entre los cien más ricos del Estado según la lista Forbes 2025
 - 
                
                                        
Cirque du Soleil prorroga hasta el 17 de mayo su estancia en Barakaldo
 - 
                
                                        
Reciclar tiene premio: Bilbao lanza una nueva campaña para el mes de noviembre
 - 
                
                                        
La pasión por la micología toma Galdakao con sesión de show cooking y la arraigada exposición de setas