Galdakaok kalistenia parkea jarriko du Plazakoetxen
Udalerrian espazio berriak sortzen darrai Galdakaoko Udalak. Oraingo honetan, martxan jarriko ditu laster Plazakoetxen kalitesnia parke bat eraikitzeko lanak. Parkeak 150 metro inguruko zabalera izango du, eta bertako babeslekuaren ondoan egongo da kokatuta.
Calistenia Street Workout deritzon entrenamendu sistema norberaren pisuan oinarritutako ariketa fisikoek osatzen dute, karga gehigarririk sartu gabe. Aire zabaleko ekipamendu honen bitartez, hainbat gaitasun landu eta hobetu ahal izango dira, hala nola, koordinazioa, oreka, indarra, trebetasuna, arintasuna, malgutasuna, potentzia eta erresistentzia muskularra. Kirol diziplina hau oso ezaguna egiten ari da fitnessaren munduan.
Kirol instalazio hau 140 zentimetrotik gorako garaiera duten gazte eta helduentzat gomendatuta dago eta hainbat entrenamendu mota egiteko 13 gune izango ditu, erabiltzaileei askotariko ariketak egiteko funtsezko elementuak eskainiz: handstand, push ups, squats, dips, l sit, lever, flag, leg raises, pull ups, abs, open pull ups, rope climb.
Abuztuko lehen aste honetan hasiko dira azpiegitura egiteko lanak, hondeaketarekin eta kalistenia parkearen oinarri izango den zolataren eraikuntzarekin. Hilaren amaierarako zirkuituaren instalazioa eta lurzoruaren zoladura amaituta izatea espero da. Ezustekorik ez badago, aurreikusten da instalazioa erabilgarri egongo dela hilabete eta erdi inguruko epean, irailaren lehen eta bigarren asteen artean.
Aipatutako lan horiek guztiak amaitzerakoan, Galdakaoko Udalak Gobernu Planaren 27. puntua beteko du.
Temas
Más en Bizkaia
-
Basauri será este fin de semana el mayor escaparate de las danzas autóctonas
-
Mundaka homenajea a vecinos fusilados en la Guerra Civil
-
Gernika-Lumo fija cita mensual para renovar el DNI y el pasaporte sin desplazarse a partir de octubre
-
Abierto el plazo de inscripción para el taller de teatro en Bermeo