Lea-Artibaiko garapenean jardungo da Azaro, soilik
Lehiakortasunaren alde lan egiten duten hiru erakunde bakarrean batuko dituzte
Hiru dira Lea Artibai eskualdearen garapen ekonomikoaren esparruan lanean duten erakundeak: Landa Garapen Elkartea, lehen sektorean; Leartibai Garapen Agentzia, merkataritza eta turismo sektorean; eta Azaro Fundazioa, bigarren sektorean. Guzti guztietan dira partehartzaile erakunde publikoak, Udaletatik hasita eta eskualdeaz gaindiko toki-admibistratzioak. “Indarrak batu nahian, eta sinergiak aprobetxatzeko helburuarekin, gaur egun hiru erakunderen bidez ematen den zerbitzua erakunde bakarrean barneratzeko prozesuari ekin” zaiola jakinarazi dute. Etorkizunera begira, datorren urtetik aurrera, esparru horretan lan egingo duen erakundea Azaro Fundazioa izango dela jakinarazi dute.
Hori dela eta, Lea-Artibaiko Udalek jada hasi dituzte egin beharreko izapideak. Besteak beste, Markina-Xemeingo Udalbatzek Leartibai Garapen Agentzia desegiteko pausoa emango dute. Udal-ordezkariek biharko ezarrita duten hitzorduan, “sozietatea desegiteko eta likidazioa irekitzeko erabakiaren alde bozkatzeko” erabakia hartu beharko dute, “likidatzaileak izendatuz, sozietatearen estatutuetan aurreikusitakoaren arabera, eta beharrezkoak diren aktak eta ziurtagiriak sinatzeko, hala badagokio”.
Horrela, Azaro Fundazioa izango da garapenaren alorrean izango den erakunde nagusia. ”Bere patronatuan ordezkaritza izango dute, eskualdeko 12 udalek, Lea Artibai Ikastetxeak, Leartiker zentro teknologikoak, eskualdeko Kooperatiben Mahaiak, Bizkaia Sortaldeko Industrialdea S.A., Landa Garapen Elkarteak eta Azaro Fundazioko langileek”, azaldutakoaren arabera. “Aipagarria da eskualde mailako garapen ekonomikorako estrategia bateratua bultzatzeko egindako apustua. Lankidetza da enpresa ehunaren lehiakortasuna eta tokiko garapena bultzatzeko bidea eta gobernantza eredu berri honek oinarri sendoak ezarriko ditu horretarako”.
“Eredu berria 2022ko urtarriletik aurrera martxan izatea espero da, eta bertan parte hartuko duten erakunde guztiak pausuak ematen ari dira”.
Temas
Más en Bizkaia
-
Itziar Ituño encarna a Anbotoko Mari en la kalejira de Olentzero y Mari Domingi en Basauri
-
Así es la cena de Nochebuena de Fernando Canales: "Todo el mundo dice que nadie es profeta en su tierra, yo me siento muy querido en el territorio"
-
“A veces una persona siente que tiene que encajar en unas normas que igual para ella no son válidas”
-
Navidad entre fogones: Así viven la Navidad cinco chefs vizcainos