Gazteen laneratzea errazteko bekak Gernikan
Lan merkatura hurbiltzeko, bost hilabeteko eta 680 eurotako soldatapeko laguntzak eskainiko dituzte
Busturialdeko gazteek bertoko enpresatan trebatzeko aukera dute Lana bilatzea, Lana da programari eta Gaztedi Busturialdea egitasmoari esker, 2021 urtean ere eskainiko diren formazio beken bitartez. Lehen lan esperientzia ordaindua izateko aukera eskainiko diete eskualdeko gazteei, “bost hilabetez benetazko lan merkatura hurbiltzeko eta prestakuntza eta lana uztartzeko”.
“Eskualdeko enpresatan lanekoak ez diren praktikak egin ahal izango dituzte”. Bekaren zenbateko garbia hilero 680 eurokoa izango da eta hilabete bakoitzaren bukaeran jasoko da. “Bekadunari, gainera, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean alta emango zaio, lanekoak ez diren praktiken kotizazio-kontuaren kodean”.
Eskariak egiteko epea zabaldu berri dute eskualdeko gazteria bulegoek. Horretarako gazteek Lanbiden izena eman edota eskualdeko gazteria zerbitzuetako bulegoetara jo beharko dute. lanaz gain, bekadunek “tutoretza eta coaching-a ere izango dute beraien garapenean eta prestakuntzan laguntzeko”.
Temas
Más en Bizkaia
-
Sebastián Yatra se viste de rojiblanco y emociona al público en su visita al Bilbao Arena
-
Durangok 'GOOGAZ: Gazteria eta errealitate birtuala berdintasunaren alde' jarduera jasoko du
-
La alubiada de la Cofradía de Ugao congrega a 235 comensales
-
La alubiada de la Cofradía de Ugao congrega a 235 comensales