329 pertsonak egin dituzte aurten sorosle modura lan egiteko proba fisikoak
BILBO. Joan den larunbatean, apirilak 24, aurtengo udan Istripuen Prebentzio, Sorospen eta Laguntza Zerbitzuko sorosle modura lan egingu dutenak hautatzeko proba fisikoak egin ziren. Guztira, 329 pertsonak hartu zuten parte.
Probetan Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru diputatu Amaia Antxustegi eta Bizkaiko Gurutze Gorriko hondartzen koordinatzaile nagusi Koldo Larrazabal egon dira. Antxustegik esan du proba hauek ezinbestekoak direla ziurtatzeko hondartzetan ariko diren sorosleak segurtasunaz arduratzeko gauza direla.
"Jasaten ari garen pandemia dela eta ez dakigu ziur nolako neurriak eta murrizketak aplikatu beharko dituzte hondartzetan. Gainera, zalantzak are handiagoak dira alarma-egoera maiatzaren 9an amaituko dela jakin dugunetik. Dena dela, gauza bat badakigu: hondartzetan pertsona batzuk beharko ditugu bainua hartzera doazen herritarrak zaintzeko. Urtero legez aurtengo udan ere sorosleek funtsezko lana egin beharko dute hondartzetan. Horretarako prest egon behar dute, nahitaez. Sorosleen gaitasuna (fisikoa eta prestakuntzakoa) hondartzetara doazenen segurtasunaren bermerik hoberena da. Horregatik, proba fisiko hauek eta ondoko prestakuntza-prozesua oso garrantzitsuak dira", esan du Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru diputatuak. Gainera, aipatu du kontuan hartzeko modukoa dela hondartzetara joaten direnek segurtasunari eman diotela baloraziorik altuena: "Balorazioa "oso ongi" izan da. Gainera, sorosleen zerbitzuaren nota are altuagoa da. Iaz 10etik gertu ibili zen; pandemiak izan zuen eragina kontuan hartuta, nota hori are baliotsuagoa da".
Aurtengo hautapen-probetan eragin handia izan du osasun-egoerak. Izan ere, COVID-19 zabaldu aurretik proba guztiak egun berean egiten ziren eta parte hartzaileak denak denen aurka lehiatzen ziren. Aurten, ostera, probak egun bitan egingo dira, gaur eta bihar, eta hautagaiak hamarreko taldeetan lehiatuko dira, batetik bestera 20 minutuko tartea utzita. Gainera, hautagaiei ohartarazi zaie debekatuta dagoela proben aurretik eta ondoren eremuan egotea, pilaketarik ez egoteko.
Temas
Más en Bizkaia
-
El ambiente festivo de la calle corona a Zetak en su segundo concierto en San Mamés
-
Bilbao pone a prueba su red de refugios climáticos ante una ola de calor histórica
-
Irri y Barri recorren Etxebarri para mostrar los servicios y recursos locales
-
Alertan de un bulo sobre la cancelación de la OPE de Osakidetza por el calor