Covid-19a Bizkaian

Koronabirusak beste bost hildako utzi ditu adinekoentzako egoitzetan

27.01.2021 | 14:42

BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera emandako azkenengo datuen arabera, koronabirusak beste bost hildako utzi ditu azken orduetan lurraldean mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroetan.

Urtarrilaren 26aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 173
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 45
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 2.898
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 218
  • Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 79

Gaur egun, 15 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Misericordia-Bilbao (37), Truiuondo-Zamudio (37), Caser Artxanda-Bilbao (20), Calzada-Gernika (20), Indautxu Gurena-Bilbao (10), Santamariñe-Urduliz (10), Arratiako Egoitza-Dima (9), Gallarta Laguntza Zentroa-GUFE (6), Marcelo Gangoiti-Muskiz (5), San Roke-Markina (5), Ercilla-Bilbao (4), Beato Domingo Iturrate-Getxo (3), Txurdinagabarri-Bilbao (3), León-Turtzioz (3) y Bilbozar-Bilbao (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 87 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 66 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 21 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 26 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 15 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 11 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Azken orduetan 16 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda).

PREBENTZIO DISPOSITIBO BEREZIA GALDAKAON

Bizkaiko Foru Aldundiak dispositibo berezia jarri du gaur Galdakaon, Galdakaoko, Arrigorriagako, Ugao-Miraballeseko eta Urduñako adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen 17 zentro soziosanitarioetako (egoitza-zentroak eta eguneko arretarako zentroak) profesionalei prebentziozko behaketa egiteko.

Erantzun azkarreko foru taldeak Galdakaoko Kurtzea Frontoian daude, Udalak Foru Aldundiaren esku utzi dituen instalazioetan. Jardunaldian zehar 356 profesional daude deituta PCR frogak egiteko.

noticias de deia