Covid-19a Bizkaian

Koronabirusak beste sei hildako utzi ditu azken orduetan Bizkaiko egoitzetan

24.01.2021 | 18:11

BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera emandako azkenengo datuen arabera, lurraldean mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitzek beste sei hildako erregistratu dituzte azken orduetan koronabirusak jota.

Urtarrilaren 22aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 190
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 53
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 2.851
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 207
  • Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 81

Gaur egun, 14 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Misericordia-Bilbao (39), Truiondo-Zamudio (35), Marcelo Gangoiti-Muskiz (27), Caser Artxanda-Bilbao (23), Calzada-Gernika (16), Beato Domingo Iturrate-Getxo (11), Indautxu Gurena-Bilbao (10), Arratiako Egoitza-Dima (9), Gallarta Laguntza Zentroa-GUFE (7), San Roke-Markina (4), Txurdinagabarri-Bilbao (3), Ercilla-Bilbao (3) , Bilbozar-Bilbao (2) eta León-Turtzios (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 81 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 59 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 22 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 20 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 2 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 18 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Gaur emandako datuek Markinako San Roke egoitza-zentroan antzemandako agerraldiari buruzko datuak jasotzen dituzte (32 erabiltzaile eta 28 profesional). Egoitzan egindako baheketa oso baten ondoren jasotako datuen arabera, 12 erabiltzailek dute Covid-19 zentroan. Horietatik 10 asintomatikoak daude eta bik sintoma arinak dituzte. 8 erabiltzaile unitate soziosanitario espezializatuetako batera eraman dituzte eta gainerakoak zentroan daude. Profesionalei dagokienez, 7 izan dira positiboak.

Azken orduetan 61 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda).