Hazilan programa Txorierrira itzuliko da
Otsailaren 12a eta martxoaren 5a bitartean, EGAZ Txorierrik 15. edizioa jasoko du
EGAZ Txorierrik Hazilan proiektuaren edizio berri bat jasoko du. Otsailaren 12a eta martxoaren 5a bitartean, 20 eta 44 urte bitartean dituzten eta goi-mailako titulazioa daukaten txorierritarrek eskualdeko enplegua sustatzearen aldeko proiektu batean parte hartzeko aukera izango dute. Ekimen honen 15. edizioa izango da Txorierrin eta, oraingoan ere, ekimena %100ean finantziatua egongo da, EGAZ Txorierri eta Europako Gizarte Funtsak erdibana ordainduta; horrenbestez, bertako partaideek ez dute inongo kosturik ordaindu beharko. Aurtengoan, bi fasetan garatuko da proiektua. Lehenengoan, Aktibatu deiturikoa, 80 orduko ikastaroa jasoko dute partehartzaileek, euren eskumen profesional era pertsonalak indartzeko teknikak erabilita: coaching teknikak, motibazio-dinamikak, laguntza pertsonalizatua eta abar. Kokatu izendatutako bigarren fasean, ordea, 200 orduko iraupena izango duen praktika garaia izango dute proiektuaren elkarlanean arituko diren enpresetan, euren balio eta gaitasunak erakusteko aukera bikaina izanda. Jada, izen-ematea irekita dago EGAZ Txorierriren web-gunearen bitartez eta, informazio gehiago behar izanez gero, bertara deitu dezakete interesatuek.
Temas
Más en Bizkaia
-
Educación sostiene que la presencia “puntual” de un insecto en un plato no indica “falta de calidad”
-
Martxan dira Ollargango bizikleta-parkearen bigarren faseko obrak
-
Komoda Decoración e Intima Peva brillan en la pasarela del comercio de Bizkaia
-
Abadiñoko probalekua aisialdirako gune bezala zabalduko da