BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera emandako azkenengo datuen arabera, azken orduetan beste hiru pertsona hil egin dira adineko pertsonentzako egoitzetan koronabirusak jota.

Urtarrilaren 17aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 226
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 37
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 2.749
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 185
  • Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 80

Gaur egun, 14 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Marcelo Gangoiti-Muskiz (77), Truiondo-Zamudio (52), Calzada-Gernika (18), Misericordia-Bilbao (16), Arratiako Egoitza-Dima (13), Caser Artxanda-Bilbao (11), Beato Domingo Iturrate-Getxo (10), Tabira Berri-Durango (8), Arandia-Arrigorriaga (5), Indautxu Gurena-Bilbao (5), Artibai-Ondarroa (4), Gallarta Laguntza Zentroa-GUFE (4), Bilbozar-Bilbao (4), Txurdinagabarri-Bilbao (4) eta Ercilla-Bilbao (3).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 92 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 62 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 30 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 25 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 11 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 14 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Gaur emandako datuek Gernikako Calzada zentroko solairu batean antzemandako agerraldiari buruzko datuak ere jasotzen dituzte (95 erabiltzaile eta 100 profesional). Jasotako azken datuen arabera, atzo egoitzan egindako baheketa osoaren ondoren, 18 egoliar daude zentroan Covid-19rekin. Horietatik 16 sintomarik gabe daude. Profesionalei dagokienez, 12 dira positiboak. Ospitaleko egoiliarrek eta profesionalek urtarrilaren 11an jaso zuten Covid-19aren aurkako txertoaren lehen dosia.

Era berean, gaur emandako datuek Durangoko Tabira Berri Zentroko solairu batean antzemandako agerraldiari buruzko datuak ere jasotzen dituzte (18 erabiltzaile eta 14 profesional). Egindako azken PCR proben emaitzak Covid-19arekin bizi diren 8 pertsonarenak dira, sintomarik gabe. Horietatik 2 ospitalera eraman da eta 6 arreta soziosanitario espezializatuko unitateetara. Profesionalei dagokienez, 5 izan dira positiboak. Ospitaleko egoiliarrek eta profesionalek urtarrilaren 4an jaso zuten covid-19aren aurkako txertoaren lehen dosia.

Azken orduetan hiru pertsona hil dira Covid-19rekin.

Azken orduetan 56 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda).

DISPOSITIBO BEREZIA GALLARTAN

Bizkaiko Foru Aldundiak dispositibo berezia martxan jarriko du ostegunen honetan Abanto-Zierbenan, Meatzaldeko adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen 13 zentro soziosanitarioetako (egoitza-zentroak eta eguneko arretarako zentroak) profesionalei prebentziozko behaketa egiteko. Erantzun azkarreko foru taldeak Gallartako Txikito Frontoian egondo dira, Udalak Foru Aldundiaren esku utzi dituen instalazioetan. Jardunaldian zehar 338 profesional daude deituta PCR frogak egiteko.