BILBO. Martxan da Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k antolatutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Zirgari sarien seigarren edizioa. Sariketan parte hartzeko hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago jada.

Sari horiek Bizkaian emakumeen eskubideen eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egindako ahaleginengatik nabarmendu diren pertsona fisiko edo juridikoei, kolektiboei eta/edo taldeei egiten zaien aintzatespen publiko eta instituzionala dira.

Edozein pertsona edo erakundek sari hauetarako aurkez ditzakeen hautagaitzak (baina ez norberarentzako) sari hauetako lau modalitateetako batera bideratu beharko da:

  • "Ohorezko Zirgari Saria 2021". Pertsona fisiko batek edo gehiagok emakumeen eskubideen alde eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde eginiko ibilbidea saritzeko.
  • "Emakumeenganako indarkeriaren aurkako borrokaren Zirgari Saria 2021". Emakumeenganako indarkeriaren kontra eginiko lanagatik nabarmendu den erakunde bat edo gehiago saritzeko.
  • "Ahalduntzearen eta balio-aldaketaren Zirgari Saria 2021". Balioen aldaketan eta emakumeen ahalduntze kolektibo eta sozialaren aldeko lanean nabarmendu den erakunde bat edo gehiago saritzeko.
  • "Herritar aktiboen Zirgari Saria 2021". Tokian-tokian emakumeen taldeak eta kolektiboak ahalduntzeko lanagatik nabarmentzen den/diren entitate bati edo batzuei, baldin eta aurreko kategorietako batean ez badaude.

Hautagaitzak berdintasuna@bizkaia.eus posta elektroniko bidez aurkeztu daitezke otsailaren 11ra arte. Zehazki, hautagaitza horiek formulario baten bidez aurkeztu beharko dira, eta formulario horiek honako webgune honetan deskargatu daitezke.

Zirgari Sarien filosofian hainbat printzipio ezartzen dira: besteak beste, emakumeenganako indarkeria desagerraraztea, matxismoa salatu eta gainditzea, gizonak berdintasunean inplikatzeko apustua egitea, hezkidetzan egindako aurrerapausoak, balioak aldatzearen aldeko ekimenak, ahalduntzea eta denboraren erabilera berriak eta kontziliazio erantzukidea.

ZIRGARI SARIAK AURREKO EDIZIOETAN

2016

  • Askabide. Ibilbidea saritzeko ohorezko saria.
  • Haize Berria. Emakumeenganako indarkeriaren aurkako borrokaren saria.
  • 'Maite Albiz' Emakumeen Dokumentazio Zentroa. Alduntzearen eta balio-aldaketaren saria.
  • 'Piper Txuriak' Berdintasunaren aldeko Gizonen Taldea. Erantzukidetasunaren eta kontziliazioaren saria.

2017

  • Carmen Bernabé. Ibilbidea saritzeko ohorezko saria.
  • Clara Campoamor elkartea. Emakumeenganako indarkeriaren aurkako borrokaren saria.
  • Pikara Magazine. Jabekuntza eta baloreak aldatzea.
  • Grupo servicios Sociales Integrados. erantzukizun partekatua eta bateratzea (ex aequo).
  • Ingeteam. Erantzukizun partekatua eta bateratzea (ex aequo).

2018

  • Adela Asúa. Ibilbidea saritzeko ohorezko saria.
  • Mutualia. Erantzukidetasunaren eta kontziliazioaren saria.
  • Ahizpa Oblatuak. Emakumeenganako indarkeriaren kontrako borroka.
  • Zinemkumeak Gara!. Ahalduntzea eta balio-aldaketa.

2019

  • Pilar Perez Fuentes. Ibilbidea saritzeko ohorezko saria.
  • Tartekari Sareko boluntarioak. Emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako borroka.
  • Athletic Clubaren emakume-taldea. Ahalduntzea eta balio-aldaketa (ex aequo).
  • Patri Espinar (pilotaria). Ahalduntzea eta balio-aldaketa (ex aequo).
  • IZAR Cutting Tools. Erantzukidetasunaren eta kontziliazioaren saria.

2020

  • Milagros García Crespo. Ibilbidea saritzeko ohorezko saria.
  • Abokatu Taldea: Mercedes Agundez Basterra, Esperanza Osaba García, Mª José Carrera, Isabel Ochoa, Marta Dolado Galíndez, Felicidad Marín Marín, Begoña Hernández, Garbiñe Olealdekoa Orbe, Juana María Balmaseda Ripero eta Lucía Urbaneja. Emakumeenganako indarkeriaren aurkako borrokaren saria.
  • Ellacuría Fundazioaren Torre de Babel programa. Ahalduntzea eta balore-aldaketa.
  • Portugaleteko Aisialdi Sarea. Herritar aktiboen saria.