Mungiako guraso-eskola, aurten telematikoa
Mungialdeko Mankomunitateak sarearen bidezko klaseak eskeiniko ditu osasun-egoera dela eta
Mungialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak gurasoentzako eskolaren edizio barri bat martxan jarriko du. Osasun-egoera dela eta, aurtengo eskolak modu telematikoan eskeiniko dituzte haurtzaro eta nerabezaroan adituak diren psikologoek. Jada, pertsona interesatuek euren izen-ematea egin beharko dute urtarrilaren 29a baino lehen gizartekintza@mungia.eus eta prebentzioa@mungialdea.eus helbide elektronikoen bitartez. Hiru modulo desberdinetan garatuko dira eskolak; hiru eta sei urte bitarteko seme-alabak dituztenei zuzendutakoa, zazpi eta hamaika urte bitartekoentzat eta, amaitzeko, hamabi eta hamasei urte bitartekoentzat. Hauetan, umeen hezkuntza prozesuan ager daitezkeen egoera edo zalantza desberdinen inguruko informazioa jasotzeko aukera izango dute guraso partaideek: haurren portaeren ingurukoak, jokabide arriskutsuak sahiestearen ingurukoak, gurasoen autoritatea, autoestimua, sexuaren inguruko lehenengo elkarrizketak, menpekotasunen ekiditea eta abar.
Temas
Más en Bizkaia
-
Bermeo abre las inscripciones para acompañar a la corporación a Izaro en el Día de la Madalena
-
Héroes con Arte dona y entrega un cuarto cuadro al centro de salud de Etxebarri
-
Garai estrena un aseo público en San Miguel
-
Amorebieta-Etxanoko San Antonio auzoan gaineko pasabidea eta igogailuak jarri dira