- Aurreko urteetan, Mungiako jendeak ilusio handiz jaso ohi zituen urte berriak, izan ere, urtarrilaren erdialdean herriko jai esanguratsuenetakoak ospatu ohi dira: San Antontxu jaiak. Herriko historian hainbesteko garrantzia izan duen baserritar bizitza kaleen jaun da jabe izaten da urtarrilaren 18an eta, gainera, kirolak ere protagonismo handia izaten du ospakizun honetan San Antontxuko Herri Krosaren eskutik, urtero adin desberdinetako gizon zein emakumezkoak elkartzen dituen kirol-froga alaia. Tamalez, covid-19 gaixotasunaren agerraldiak honelako ospakizunak bertan behera uztea suposatu du, izan ere, oso kutsaketa arriskua egongo litzateke egun jendetsuetan. Hala ere, mungiarrek izango dute San Antontxu jaien arima mantentzeko aukera Mungia Atletismo Taldeak martxan jarritako ekimen bati esker.

Nahiz eta aurten ezinezkoa izango den herriko kaleak korrikalariz josita ikustea, elkarte honetako kideek beste aukera bat jarri dute mahai gainean, Herri Krosaren 22. edizioa formatu digitalean antolatzea. Sare-sozialak izango dira aurtengo ibilbidearen asfaltua eta #SanAntontxuHerriKrosaBirtuala traola ardatza. Urtarrilaren 17a arte, Mungiako biztanleriak euren kros partikularren bideo edo argazkiak igo beharko dituzte euren Facebook edo Instagram kontuetara, egindako ariketa deskribatuta eta aurretik aipatutako traola idatzita, eta Mungia Atletismo Taldearen orrialdeak jarraitu beharko dituzte lehiaketan parte hartzeko.

Hilak 18an, San Antontxu egunean, antolakuntzak zozketa bat egingo du Udalak diru-lagundutako hamabi kontsumo-bonu banatuta, 75, 60 eta 50 euroko balioekin herriko markataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduetan erabiltzeko. Modu honetan, barne-ekonomia bizitzen ari den egoera delikatuari bultzada nabarmen bat emango dio antolakuntzak. Horrenbestez, oso aukera ona izan daiteke aurtengo Herri Kroseko edizio digitala, alde batetik San Antontxu jaietako espiritua mantentzeko, bestetik, kirola egiteko eta, amaitzeko, herriko dendari, tabernari eta langileei sostengu eta laguntza narbarmen bat eskain-tzeko.

Covid-19 gaixotasunak eragindako izurriteak arlo askotan izan ditu eragin larriak, ez bakarrik ekimen jendetsuen ospakizunetan. Osasun-egoerak oso modu bortitzean astindu du kirol-mundua, izan ere, asko dira bertan behera geratu behar izan diren lehiaketak, antza, hauetan dagoen segurtasun faltagatik. Mungia Atletismo Taldeko kideek hurbiletik ezaugtzen dute kirola bizitzen ari de une delikatua, urritik elkarteko diren 50 gaztetxoek ezin izan dutelako euren taldekideekin batera entranatu ezta lehiatu ere. Jardueraren eten honen aurrean, elkarteko antolakuntzak entrenamendu desberdinak proposatu zituen gaztetxo mungiarrek euren etxeetan edo familiekin egiteko, izan ere, euren ustean oso garrantzitsua da ariketa fisikoa egiten jarraitzea. “Kirol-mundua ere asko pairatzen ari da izurrite garai honetan, batez ere haurren kasuan. Kirola osasuna da, bizitza, eta gure helburua jendeak hariketa fisikoa egiten jarraitzea da. Egoera honi aurre egiteko, denok izan behar gara arduratsuak. Horregatik, jendeari eskatzen diogu osasun.agintaritzatik ematen diren argibideak jarraitzea, ahalik eta arinen gainditu ahal izateko izurritea. Denon ardura da ahalik eta lasterren ikusi ahal izatea gure haurrak euren taldekideekin disfrutatzen”, adierazi zuen Eukene Guarrotxenak, Mungia Atletismo Taldeko zuzendaritza taldeko kideak.

Kontuak kontu, aurtengo San Antontxuko Herri Kroseko 22. edizioa, estreinakoz birtuala izango dena, aukera paregabea izango da jendeak ahal den neurrian egun berezi hau ospatzeko. Urtero, milaka pertsona izaten dire Mungiako kaleetan, baina osasun-egoeraren aurrean, sare-sozialak eszenatoki bikaina izan daitezke ekimen honi jarraipen desberdin eta ziur bat emateko. Azken hilabeteetan, oso une gogorra bizitzen ari dira herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreak eta kirol-mundua, horregatik, ekimen honetan parte hartzea erabakitzen duten mungiarrek oso aukera ona daukate euren bizikideei laguntzeko ezfortsu txiki bat eginda eta, zergatik ez, euren kirol doainak mahai gainean jar-tzeko. Honekin batera, herriko elkarte desberdinak ere herriko barne ekonomia bultzatzeko mugimenduarekin bat azaldu dira; esate baterako, Boga Garagardoak kooperatibako kideak. “Ostalaritza aurrera!” mezua plazaratzen duen garagardo bat ahalbidetuta, English brown ale modalitatekoa, herriko tabernek daukaten garrantzia goraipatzea bilatu dute garagardogile eta ostalariek, denen artean herriko ekonmia bultzatuta.

‘On line’

Aurtengo San Antontxuko Herri Krosa ezin izango da urterokoa bezala izango, izan ere, izurritea dela eta sare sozialak izano dira aurtengo lasterketaren eszenatokia.

Sare sozialak

Ekimen honetan parte hartu nahi duten mungiarrek euren bideo edo argazkiak igo beharko dituzte #SanAntontxuHerriKrosBirtuala traola erabilita urtarrilaren 17a baino lehen, izan ere, antolakuntzak San Tontxu egunean egingo du 75, 60 eta 50 euroko balioa daukaten kontsumo bonoen zozketa. Bestalde, beharrezkoa izango da Mungia Atletismo Taldeko kontuak jarraitzea.

Kirola

Tamalez, kirol--munduak ere asko igarri du izurritearen eragina, izan ere, eskola-kriol gutzia bertan behera geratu da, Hala ere, entrenamendu bereziak antolatu ditu Mungia Atletismo Taldeak.