BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera emandako azken datuen arabera, Bizkaiko adineko pertsonentzako egoitza-zentroek beste hiru hildako erregistratu dituzte azken orduetan koronabirusa dela eta.

Abenduaren 27aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 132
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 41
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 2.454
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 121
  • Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 88

Gaur egun, 9 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Txurdinagabarri-Bilbao (67), Bilbozar-Bilbao (39), Arandia-Arrigorriaga (28), Calabria-Forua (10), Rodríguez Andoin IV-Bilbao (5), Truiondo-Zamudio (4), Sanfuentes- Abanto-Zierbena (2), Vitalitas Santa Teresa-Barakaldo (1) eta Albiz Santiago Llanos-Sestao (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 79 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 43 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 36 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 26 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 20 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 6 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Azken orduetan 3 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda).