Herritarrentzako parte hartze prozesuak 81 ekarpen jaso ditu
Ohikoa den legez, Lekeitioko Udalak parte hartze prozesua zabaldu zuen aurrekontuak diseinatu baino arinago. Eta Udaleko arduradunek jakinarazi dutenez, 81 ekarpen jaso dituzte.
“Lekeition erroldatutako adin nagusikoek ekarpenak egiteko edo euren iritzia Udalari helarazteko aukera izan zuten 2020ko azaroaren 24tik 2020ko abenduaren 4ra arte”, azaldutakoaren arabera. Eta gehienak emakumezkoek egindako ekarpenak izan dira -51 guztira-, gizonezkoenak 27 izan direlarik. Bestetik, herriko elkarte batek ere gin zuen bere iruzkina, baita EH Bilduk ere. “Herritarrek garrantzi gehien eman dioten arloa Udal eraikin eta ekipamenduak hobetzeari izan da (58 herritarrek) eta ondoren, ingurumena eta trantsizio energetikoari (12 herritarrek). Lehentasun gutxien aldiz Kultura, kirola eta aisialdiari eman zaio (18 herritarrek) eta ondoren mugikortasunari (12 herritarrek)”. Udaleko arduradunak pozik agertu dira izandako partaidetzarekin.
Temas
Más en Bizkaia
-
Arrigorriaga cede a Gobierno vasco el terreno para el futuro centro de salud
-
Camareras de piso denuncian ante el hotel Indautxu el empeoramiento de sus condiciones laborales
-
El Palacio Anuncibai cierra de forma inesperada: entra en concurso de acreedores
-
El plato de un mítico restaurante de Bizkaia, entre los seis mejores de 2025