BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak enplegu publikoaren 2020ko eskaintzaren bigarren fasea onetsi du, Gobernu Kontseiluan; guztira, 70 plaza. Beraz, Foru Erakundeak aurten onartu duen enplegu publikoaren eskaintzan 120 plana eskaini dira.

Plazak honela daude banatuta: 4 zentsu-agente fiskal; 5 liburutegiko laguntzaile; 2 delineatzaile; herri-lanetako ingeniari tekniko 1; 2 nekazaritzako ingeniari tekniko; 3 basogintzako ingeniari tekniko; 2 zerga-ikuskatzaileorde; 7 administrazio eta finantzen kudeaketako teknikari ertain; 11 administrazio orokorreko teknikari: 12 antolaketako teknikari; 16 gizarte-laguntzaile, 5 zeregin anitzetarako langile.

Enplegu publikoaren 2020ko eskaintzaren bigarren fase honetan deitutako plaza-kopurua bat dator birjarpen-tasak ezarritako legezko mugekin. Sartuko diren funtzionario berriak arlo horietan dauden plaza hutsak beteko dituzte. Xedea da zerbitzu publikoa hobetzea, bai eta zerbitzu gehiago eskaintzea. Gainera, eskaintzak, lanaren ikuspegitik, aukera emango du plantilla gaztetu eta egonkortzeko eta kalitateko enplegu publiko iraunkorra bermatzeko.

Plaza hauek enplegu publikoaren 2020ko eskaintzaren lehen fasean onartu ziren 50 plazei gehitu behar zaizkie, zeinak Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuko suhiltzaile-gidariaren plazak betetzeko onartu ziren (administrazio bereziko eskala). Lehen faseko plazen ia ehuneko erdi hori deituta dago dagoeneko. Plaza horien hautaketa-prozesuan uztailean abiarazi zen.

Enplegu publikoaren 2020ko eskaintza osatzen duten gainerako plazen deialdiak 2021. eta 2020. urteetan egingo dira.

DESGAITASUN INTELEKTUALA DUTEN PERTSONENTZAKO PLAZA ESPEZIFIKO GEHIAGO

Zerbitzuetako langileen kategorian onartutako 5 plazak desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat dira: hiru, menpekoaren kategoriako lanpostuak betetzeko, eta bi, mantentze-lanetako beharginaren kategoriarako. Aldundiak bigarren aldiz gorde ditu plaza espezifikoak kolektibo horretako pertsonentzat. Lehenengo bostak 2018ko ekainean gorde ziren, eta plaza atera zuten bost pertsonek bi urte egingo dituzte, datorren otsailean, Foru Erakundearen egituran sartu zirenetik.