BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera emandako azken datuen arabera, koronabirusak beste hiru hildako utzi ditu Bizkaiko adineko pertsonentzako egoitzetan azken orduetan.

Abenduaren 20aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 130
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 42
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 2.424
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 128
  • Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 81

Gaur egun, 8 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Txurdinagabarri-Bilbao (49), Bilbozar-Bilbao (41), Calabria-Forua (19), Arandia-Arrigorriaga (8), Loreak-Bilbao (6), Sanfuentes- Abanto-Zierbena (5), Albiz Santiago Llanos-Sestao (1) eta Loramendi-Erandio (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 66 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 22 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 44 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 22 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 17 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 5 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Gaur emandako datuek Arrigorriagako Arandia egoitza-zentroan detektatutako fokuari buruzko datuak jasotzen dituzte, zentroaren baheketa osoaren emaitzetan oinarrituta (128 erabiltzaile eta 99 profesional). Hauek dira egindako proben emaitzak: zentroko solairu bereko 17 egoiliarrek dute COVID-19a, eta horietatik bi ospitalera eraman dituzte sintomak izateagatik; zazpi pertsona Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatura eraman dute eta gainerakoak egoitzan daude sintomarik gabe.

Azken orduetan 2 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda).