Covid-19a Bizkaian

Azken orduetan ez da hildakorik egon Bizkaiko egoitzetan koronabirusa dela eta

08.12.2020 | 13:10

BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak eskainitako azkenengo datuen arabera, azken orduetan ez da hildakorik egon Bizkaiko egoitzetan koronabirusa dela eta.

Abenduaren 7aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 85
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 28
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 2.338
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 115
  • Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 51

Gaur egun, 10 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Eusebio Aldekoa-Zeberio (26), Txurdinagabarri-Bilbao (20), Sanfuentes- Abanto-Zierbena (12), DomusVI Miraflores- Bilbao (7), Loreak-Bilbao (6), Vidalia Santutxu-Bilbao (5), Indautxu Gurena-Bilbao (4), Oizpe-Munitibar (3), Calabria-Forua (1) y Nuestra Señora de los Desamparados- Karrantza (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 72 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 26 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 46 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 23 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 7 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 16 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Gaur emandako datuen artean, Bilboko Txurdinagabarri egoitza-zentroko kide guztiei (220 erabiltzaile eta 211 profesional) egindako baheketaren emaitzen arabera, bada azken orduetan detektatutako foku berri bat. Hauek dira egindako proben emaitzak: zentroko solairu bereko 25 egoiliarrek dute COVID-19a, eta horietatik bat ospitalera eraman dute sintomak izateagatik; lau pertsona Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatura eraman dituzte eta gainerakoak egoitzan daude sintomarik gabe. Profesionalen artean, 4 eman dute positibo.

Azken orduetan 15 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda).

noticias de deia