Euskal sorkuntzaren garrantzia aldarrikatu du Aldundiak
BILBO. Urtero bezala, gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu egin da. Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak euskal sorkuntzaren garrantzia aldarrikatu nahi izan du euskararentzat hain berezia den egun honetan.
Horrez gain, Bizkaiko Foru Liburutegian euskarazko argitalpenen inguruko datuak proiektatu duty Aldundiak: 2020. urtean 844 izan dira argitaratutako euskarazko sorkuntza lanak, horietatik 636 liburuak izan dira, eta %40,5 haur eta gazte literaturari dagozkionak dira. Gainera 44 aldizkari espezializatu publikatu dira, jokoak berriz, 10 izan dira, filmak 44 eta musika lanak 102.
Lorea Bilbao, Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatuak goraipatu ditu datu horiek, euskal literaturaren zabalkundea bilatzen duen Inspirarte proiektuaren ekimena Bizkaiko Foru Liburutegian gauzatu den egunean.
16 ikaslek osatutako Strom gazte elkartetik sortutako egitasmoa da Inspirarte, eta Bizkaiko udalerriak literatura-esaldiz betetzean datza. Bizkaiko Foru Liburutegia ekimena zabaltzeko aukeratutako bigarren kokalekua da, Itsasmuseumean izan baitzuen bere lehen parada.
Proiektu honek euskal literatura modu desberdin batean ikusarazi nahi du. Mugimendu literario honen bitartez, Bizkaiko jendearengan inpaktua eragin nahi da, bai eta euskal literaturarekiko interesa piztu eta kontsumoa sustatu ere.
Literaturaz gain, esaldi eta lan hauen atzean dauden Euskal Herriko idazleei ikusgarritasuna eman nahi zaie.
Bizkaiko Foru Liburutegiko ekimenerako Yolanda Arrieta idazle bizkaitarrak bere obraren honako esaldia aukeratu du: `Hizkuntza arrotzez hitz egingo dizut hizkuntza arruntek arrozten dutena ezagun egin dakizun´.
Lorea Bilbaok euskaraz sortutakoa (musika, antzerkia, literatura, filmak€) kontsumitzeko deia egin du, kultura kontsumitzeko garrantzia azpimarratu du eta gaineratu du, `euskal sorkuntzari bultzada emateko unea dela, euskarazko eskaintza gero eta handiagoa da, badago non aukeratu´.
TELEFONO KATEA
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileek telefono katea osatu dute. Langile batek beste bati deitu dio eta bost minutuz euskaraz elkarrizketa bat mantendu dute. Kate horretan 76 langiletik gora hartu dute parte eta sei ordu eta erdi iraun du.
Temas
Más en Bizkaia
-
Aitor Sollano: “Cuando me probé la túnica no me miré al espejo, pero me dijeron que impresionaba”
-
Bizkaia reparte cerca de 10.000 robles por todo su territorio
-
Vive de cerca el dramatismo y el realismo de la Pasión de Arkotxa
-
El proyecto Idazlan Koadernoa de Gernika recoge 60 textos de estudiantes en su 25 aniversario