BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak eskainitako azkenengo datuen arabera, bi egoiliar hil egin dira Bizkaian adineko pertsonentzako egoitzetan koronabirusak jota.

Azaroaren 29aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 121
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 29
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 2.233
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 124
  • Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 45

Gaur egun, 9 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Nuestra Señora de los Desamparados-Karrantza (42), DomusVI Miraflores (27), Indautxu Gurena-Bilbao (12), Eusebio Aldekoa-Zeberio (11), Oizpe-Munitibar (9), Vidalia Santutxu-Bilbao (6), Anai Cantero II-Bilbao (6), Vitalitas Santa Teresa-Barakaldo (5) eta Olimpia-Bilbao (3).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 74 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 24 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 50 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 22 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 6 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 16 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Azken orduetan 15 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda).

Gaur emandako datuen artean, Zeberioko Eusebio Aldekoa egoitza-zentroko kide guztiei (29 erabiltzaile eta 30 profesional) egindako baheketaren emaitzen arabera, bada azken orduetan detektatutako foku berri bat. Langile batek positibo eman ondoren, hauek dira egindako proben emaitzak: 12 egoiliarrek dute covid-19a, eta horietatik bat ospitalera eraman dute sintomak izateagatik; gainerakoak egoitzan daude sintomarik gabe. Profesionalen artean, batek eman du positibo.

Bizkaiko Foru Aldundiko erantzun azkarreko taldeek kasu positiboen bila egunero PCR probak egiten jarraitzen dute, eta asteazken honetan prebentziozko baheketa egingo dute Busturialdean. PCR probak adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen 15 zentro soziosanitariotako (egoitza-zentroak eta eguneko arretarako zentroak) 523 profesionali egingo zaizkie. Dispositibo berezi berri hori Gernikako Calzada Fundazioaren egoitza-zentroaren instalazioetan egongo da. Zentro hori Foru Aldundiaren esku jarri da.