BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak eskainitako azken datuen arabera, azken orduetan Bizkaiko egoitzetako hiru pertsona hil egin dira koronabirusak jota.

Azaroaren 21aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden koronabirusak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 134
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 23
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 2.139
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 119
  • Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 58

Gaur egun, 10 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: DomusVI Miraflores (32), Anai Cantero II-Bilbao (20), Indautxu Gurena-Bilbao (18), Nuestra Señora de los Desamparados-Karrantza (16), Oizpe-Munitibar (16), Vitalitas Santa Teresa-Barakaldo (11), Olimpia-Bilbao (7), Vidalia Santutxu-Bilbao (7), Begoñako Ama-Bilbao (4) eta Conde Aresti-Bilbao (3).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 87 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 39 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 48 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 21 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 6 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 15 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Azken orduetan 7 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda).