Covid-19a Bizkaian

Koronabirusak hildako bat utzi du Bizkaiko egoitzetan

20.11.2020 | 17:42

BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera eman dituen azkenengo datuen arabera, egoiliar bat hil da azken orduetan Bizkaiko egoitzetan koronabirusak jota.

Azaroaren 19aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 117
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 28
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 2.132
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 114
  • Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 64

Gaur egun, 9 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: DomusVI Miraflores (24), Anai Cantero II-Bilbao (20), Nuestra Señora de los Desamparados-Karrantza (16), Oizpe-Munitibar (19), Vitalitas Santa Teresa-Barakaldo (14), Indautxu Gurena-Bilbao (11), Olimpia-Bilbao (7), Begoñako Ama-Bilbao (4) eta Conde Aresti-Bilbao (2).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 88 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 41 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 47 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 23 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 6 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 17 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Azken orduetan 14 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda).