BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak iaz baino 883,4 milioi euro gutxiago bildu ditu aurten urrira arte. Guztira, 6.213,5 milioi euro bildu ditu zergetan, iazko epe berean bildutakoa baino % 12,4 gutxiago.

Kopuru hori 2020ko ekitaldirako kalkulatutako bilketa-aurrekontuaren %76,3 da (8.141,1 M €) eta Finantzen Euskal Kontseiluak urriaren 15ean egindako azken bileran aurkeztutako 2020ko ekitaldirako bilketa-aurreikuspenaren %90 (6.904,7 M €).

ZUZENEKO ZERGAPETZEA

Urrira arteko zuzeneko zergapetzeak 3.339,5 milioi euro batu ditu, urte arteko %7,2ko jaitsierarekin.

PFEZk, oro har, 2.494,3 milioi euroko ekarpena egin du, -% 1,6 2019ko urriarekin alderatuta. Bere kontzeptu nagusien artean laneko errenten gaineko atxikipenak %1,5 hazi dira, 2.484,5 milioira arte. Kapital higigarriaren etekinen gaineko atxikipenek ere gora egin dute, %3,1; ordea, kapital higiezinaren gaineko atxikipenek behera egin dute (-% 10,8). Era berean, % 31,6 murriztu da lanbide-, enpresa- eta arte-jardueren ondoriozko ordainketa zatikatuen bilketa.

Ondarearen gaineko Zergaren bilketa % 4,1 igo da urrian, 80,1 milioi eurora iritsiz.

Sozietateen gaineko Zergak, oro har, 665,4 milioi euro eman ditu, % 26 gutxiago.

ZEHARKAKO ZERGAPETZEA

Zeharkako zergen barruko zergak 2.404,8 milioi eurokoak dira, hau da, duela urtebete baino %16,5 gutxiago.

Urtetik urterako %17,3ko beherakadarekin, kudeaketa propioko BEZak 2.088 milioi euroko ekarpena egin du. Kopuru horretan kontabilizatuta dago hirugarren hiruhilekoko doikuntza, eta Bizkaiak 532,8 milioi euro ordaindu dizkie Arabako eta Gipuzkoako foru aldundiei.

Hidrokarburoen gaineko Zerga Bereziaren emaitza 583 milioi eurokoa da urrira arte, iaz baino %10,9 gutxiago. Gainerako zerga berezien artean ere behera egin dute tabako-laboreek, %2,9, garagardoak, %48,8, eta elektrizitateak, %14,5.

Aurrekoan bezala, kopuru horietan kontabilizatuta dago Arabako eta Gipuzkoako foru aldundiei egindako hirugarren ordainketa, zerga bereziengatiko barne-doikuntzei dagokiena; zenbateko hori 389,6 milioi euro izan da.

TASAK ETA BESTELAKO SARRERAK

Joko-tasek eta bestelako diru-sarrerek, besteak beste zehapenak, berandutze-interesak eta premiamendu-errekarguak, 40,5 milioi euroko ekarpena egin dute bilketari dagokionez urrira arte, duela urtebete baino % 26,1 gutxiago.

Horrela aurreko kontzeptu guztien baturaren emaitza izan da kudeaketa propioko zerga itunduengatik 5,794,8 milioi euro bildu direla guztira, hau da, %11,4ko urte arteko beherakada.

ESTATUAREKIKO DOIKUNTZAK