Erakusleiho lehiaketa antolatu dute Bermeon, 7.000 euroko sariekin
>Udalerrian kontsumoa suspertzeko helburua du eta izen emate epea zabalik da azaroaren 11ra arte
Hirugarren aldiz, Bermeoko Udalak erakusleiho lehiaketa martxan jarri du. Txapelketan kanpo aldera ematen duen erakusleihoren bat daukaten herriko komertzioek parte hartu ahal izango dute “eta izena emateko azaroaren 11ra izango dute aukera”, Berhaz bulegora hurbilduz eta dokumentazioa aurkeztuz. “Aurten, gainera, sari bikainak emango dira. Izan ere, 7.000 euro banatuko dira sari guztiak kontutan hartuz”, Udaleko bozeramaileek azaldu dutenez.
Lehiaketak “herriko saltokiak indartzeko eta herrian kontsumoa suspertzeko helburua du”, eta Nik, BermeON izenburupeko kanpainaren barruan garatuko da. “Aurtengo gaia honakoa izango da: Bermeoko nortasuna eta izaera”.
Erakusleiho onenari saria, Bermeo Tuna World Capital elkarteak aukeratua -lehiaketaren laguntzaile direnak-, 3.000 eurokoa izango da. Bestetik, beste sari potolo bat emango da, zeren epaimahaiaren beste hautaketa bat egingo du, 2.000 euro poltsikoratuko dituelarik irabazlek. Herritarrek beste bat aukeratuko dute, 1.000 euroko sariarekin eta, azkenik, bermeotarren parte-hartzea saritzeko lau sari egongo dira, “bakoitza 250 eurokoa”.
Bermeo Tuna World Capital elkartearen laguntza dauka lehiaketak, “eta elkarteak sari berezi bat emango du hegaluzea zein hegalaburra eta arrantza jasangarria nabarmentzen duen erakusleihorik onenari, eta horrez gain, jasangarritasunarekiko sentsibilitatea erakusten duenari”.Bermeoko Udalak lehiaketan parte hartzeko deia luzatu die herriko komertzio guztiei.
Temas
Más en Bizkaia
-
BBK Live: todo lo que tienes que saber del evento musical más esperado del verano
-
Verano activo: El secreto de las colonias para fomentar el ocio y los hábitos saludables en Bilbao
-
Más de dos millones de personas visitaron San Mamés la pasada temporada
-
El Ayuntamiento de Bilbao colocará un nuevo baño público en Basurto y trabaja para instalar dos más