- Covid-19 birusak hainbat arlotako eragin ezkorrak izan ditu. Alde batetik, giza galera oso larriak ekarri ditu eskutik, baina, bestetik, hainbat izan dira aztarnak utzi dituen aspektuak, esate baterako ekonomia edo kirol mundua. Kontuan izanda pertsonen arteko kontaktua dela koronabirusak daukan kutsa-tzeko bide esanguratsuena, asko izan dira ueren aktibitatea moztu eta gelditu behar izan duten modalitateak. Mungiako kasuan, esate baterako, are zailagoa izaten ari da kirol hariketa egitea, izan ere, kontuan izanda izurrite arloan herria igarotzen ari den une delikatua, Udalak talde federatuen aktibitatea bertan behera uztea erabaki zuen. Aspektu honetan, oso kaltetuak izan dira Danak Bat Pelotazale Alkartea osatzen duten jokalariak. Uztailetik, federatuak segurtasun-neurri eta protokoloak errespetatutako entrenamenduak egiten aritu dira, aste gutxiren buruan kateoria desberdinetako lehiaketak hasiko direlako.

Egoera zail honen erdian, Ager Urrutia pala jokalariari bere taldeko zuzendaritza lanak suertatu zaizkio, izan ere, aurreko astean elkarteko lehendakari bezala aurkeztua izan zen. "Badira 16 urte taldean jolasten hasi nintzenetik eta azken zazpi-zortzi urteetan zuzendaritzan sartuta ibili naiz. Aurreko presidenteak urte asko zeramatzan lan desberdinak egiten eta, ikusita ni nahiko gaztea naizela, zuzendaritza taldea burutzeko aukera eskeini zidaten", aitortu zuen mungiarrak.

Gomazko pelotarekin palako Bizkaiako lehenengo mailakoa da Ager, horrenbestez, esan daiteke frontoiaren munduko pertsona aditu bat dela. Danak Bat taldeko kategoria desberdinetatik igaro ostean, Mungiako frontoiko aktibitatearen garapena hurbiletik ikusi du eta, bere aburuz, pena handia da osasun-egoerak bertan izan duen eragina: "Guretzako oso gogorra da frontoia hutsik ikustea, izan ere, ez gara futbolean bezain besteko jendeak jarraitzen eta ditugun zaleak ere kenduta, zaila izan daiteke berriro herritarrak erakartzea. Lehiaketa aldeari dagokionez, oraintxe bertan ez daukagu entrenatzeko aukera, hortaz, lehiaketara begirako zailtasun horren aurka borrokatuko dugu, nahiz eta daukagun guztia emango dugun".

Pilotazale elkarteak dituen 108 bazkideen artean, asko dira adin txikikoak direnak. Zazpi eta hamahiru urte bitartekoak eskupilotan aritzen dira, modalitate honen bidez, frontoiaren inguruko oinarrizko ideiak ezagutu ahal direlako. Ondoren, jokalari bakoitzak pilota, pala edo gomaren artean aukeratzen du, behin gutxiengo formakuntza bat jasota. Izurrite honen aurrean Agerrek gaur egun daukan ardura nagusienetako bat umeen itzulera da: "Frontoian norbanako kirolak egiten direla kontuan izanda eta martxotik haurrek ez dutela pilota bat jo, uste dut zaila izan daitekeela jendea berriro ekartzea, baina hala ere gure ateak zabalik egongo dira gurekin gozatu nahi duten guztientzako. Kirol sakrifikatua da esku pilota, baina urte askotan zehar asko disfrutatu dute milaka pertsonak eta, behin osasun-egoera hobetuta, disfrutatzen jarraituko dugulaz ziur nago".

Horrenbestez, esan daiteke erronka gogor eta polita daukala Agerrek aurretik bere lehendakaritza postua estrenatzeko; batetik, covid-19 birusak izan dezakeen bilakaeraren arabera segurtasun neurriak aztertu eta betearaztea, bestetik, txapelketarako ahalik eta ondeen entrenatzea nahiz eta udal-frontoia itxita dagoen eta, bukatzeko, herriko gaztetxoen artean berriro frontoiaren inguruko ilusioa sortzea, behin izurritea gaindituta ahalik eta gogo gehiagorekin hurbiltzeko herriko umeak.

Azken finean, frontoian jarduten diren kirolek, oso lotura daukate euskal kulturarekin eta, horregatik, pertsona askorentzat oso berezia da espazio itxi hau: "Oso pena handia ematen digu jendea pilotalekutik kanpo uzteak, ilusio asko egiten duelako herrian. Baditugu fidelak diren zaleak eta eurengatik, jokalariengatik eta guztiongatik espero dugu osasun-egoera larri hau ahalik eta bizkorren konpontzea eta gure aktibitateak bere normaltasuna ahalik eta arinen berreskura-tzea. Orain, ahal dugun neurrian lan egin behar duu itzulera prestatzeko".

"16 urte daramatzat elkartean eta, gaztea naizela ikusita, lehendakari postua eskeini zidaten"

"Guretzako oso gogorra da gure frontoia hutsik ikustea"

Danak Bat Pilotazale Alkartea