BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera eman ditu koronabirusaren pandemiak lurraldeko adineko egoitzetan utzi dituen azkenengo datuak.

Abuztuaren 23aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden koronabirusak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 83
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 10
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda): 1.629
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 69
  • Isolatuta dauden langileak (koronabirusa baieztatu gabe): 78

Gaur egun, lau egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Truiuondo-Zamudio (26), IMQ Igurco Zorrozgoiti-Bilbao (28), Elorduy-Barrika (28) eta Fundación Miranda (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 80 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 59 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 21 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.

Halaber, azken orduetan bi pertsona hil dira koronabirusarekin.

DATUAK TXARRERA JO DUTE

Abuztuaren 21aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden koronabirusak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarri zuen informazioaren arabera. Hauek ziren eskainitako azkenengo datuak:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 55
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 9
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda): 1.626
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 68
  • Isolatuta dauden langileak (koronabirusa baieztatu gabe): 73