BILBO. Elorrioko nagusien egoitza batek 12 positibo atzeman egin ditu gaur, hilak 20. Positibo horietako 11 egoiliar asintomatikoak dira, eta bestea, aldiz, zentroko langile bat.

Abuztuaren 19aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 42
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 3
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 1.623
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 62
  • Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 66

Gaur egun, lau egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Truiondo-Zamudio (26), IMQ Igurco Zorrozgoiti-Bilbao (15), Fundación Miranda (1) eta Elorrion (12).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 66 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 48 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 18 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.

Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiaren esku-hartze azkarreko bost taldeek egunero baheketak egiten dituzte egoitza-zentroetan kasu positiborik dagoenez egiaztatzeko, eta beste foku bat aurkitu dute. Atzoko jardunaldiaren amaierako datuei gehitu behar zaie. Foku berria GUFEren (Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea) Elorrioko egoitzan aurkitu dute. Zentroko langile batek positibo eman ondoren egoitza osoa bahetu da (55 pertsona erabiltzaile eta 58 profesional). Proben azken emaitza honako hau izan da: 11 pertsona erabiltze asintomatikok positibo eman dute (gaur Birjinetxeko Unitate Soziosanitariora eramango dituzte), eta beste langile batek ere bai.