Merkataritza sektoreko laguntzak Gernikan
- Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak (MBT) jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak dendetarako eta merkataritzarako ematen dituen laguntzak eskatzeko epea ireki berri dute. Lokaletan egindako hobekuntzak finantzatzea du helburu Lakuak irekitako egitasmoak.
"Merkataritza saltokiak Modernizatzeko Laguntza Programak (MEC) euskal saltokien berrikuntza, kudeaketa-tresnen hobekuntza eta azpiegiturak sustatzea du helburu, kontuan hartuta, gainera, covid-19k sortutako alarma-egoerak ekarritako aparteko egoera", gaineratu dutenez.
Laguntzak dendetako altzariak berritu eta erosteko baliagarrik dira, "gutxieneko 4.000 euroko inbertsioarekin"; eta Merkataritza Bulego Teknikoak aiptautakoaren arabera "ekipamendu informatikoak eta merkataritza kudeatzeko programak erosteko, eta erositako aktibo finkoak erosteko edota lokala koronabirusak sortutako egoerari egokitzeko" eskainiko dituzte, "gutxieneko 900 euroko inbertsioarekin".
Laguntza hauek eskatzeko epea abuztuaren 3an amaituko da eta informazio gehiago nahi dutenak Merkataritzarako Bulego Teknikoarekin harremanetan jar daitezke 94 625 79 40 telefonoan edo gatc@gernika-lumo.net posta elektronikoaren bidez.
Temas
Más en Bizkaia
-
Alertan de un bulo sobre la cancelación de la OPE de Osakidetza por el calor
-
‘Festak’ invita a disfrutar con alegría las Madalenak de Arrigorriaga
-
El calor extremo obliga a cancelar una veintena de eventos en Bizkaia
-
El caso del palacete de Getxo podría ser archivado en base a la doctrina de otro expediente similar