BARAKALDO. Barakaldoko Udaleko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Aniztasunaren Kudeaketa Arloak bat egin du Save the Children erakundearekin gizarte-egoera ahulean dauden 86 haurren premia larrienei erantzun ahal izateko. Horretarako, Juan Antonio Pizarrok zuzentzen duen arolak 10.000 euro bideratu ditu etxeko konfinamendu garaian zehar.

"Ekimenari esker lortu dugu ume barakaldar horiek oinarrizko elikadura, eskola errefortzua eta profesionalen banakako arreta izatea lortu dugu, isolamenduaren, ziurgabetasunaren eta estresaren eragina apalduz", azaldu du Pizarrok.

Save the Childrenen 'Zure ondoan' saioak bat egin du Enplegu, Gizarte Kohesio eta Aniztasunaren Kudeaketa Arloko zinegotziak osasun krisi honetan "inor atzean ez uzteko" ezarritako helburuarekin .

Zehazki, konektibitatea, gailu mugikorrak, hezkuntza-edukiak eta adingabeen urrutiko tutoreen laguntza jarri ditu gobernuz kanpoko erakundeak. Gainera, erakundeko profesionalek haurren ongizatea zaindu dute, eta gurasoei hazkuntza positiboari buruzko aholkuak eman dizkiete, etxeko konfinamenduak dakartzan inguruabarrak kontuan hartuta. Save the Childrenek arreta psikoterapeutikoa online emateko lerro bat ere ireki zuen familia horientzat.

Save the Childrenek Barakaldoko Gurutzeta auzoan kokaturik dagoen´BBKren laguntaz kudeatzen duen zentroaren erabiltzaileak dira programa honen bidez zaindu diren familiak. Horietako gehienak Udaleko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Aniztasunaren Kudeaketako Arloko zinegotzigoko EISEek (Gizarte eta Hezkuntza Esku-hartzeko Taldeek) ere artatzen dituzte.

"Konfinamenduan, 'Zure ondoan' programaren barruan diseinatu ziren jardueren artean, nabarmentzekoak dira haurrekin hezteko online saioak eta guraso-talde txikiekin modu positiboan hezteko saioak, bai eta Athletic Fundazioak eskainitako entrenamendu birtualak ere. Era berean, familiei laguntza eta behar nagusietarako arreta eskaini zaie, eta aholkuak emateko gidak zabaldu zaizkie gurasoei", esan du Juan Antonio Pizarrok.

ARRAKALA DIGITALA

Ekimenak agerian utzi du gizarte-egoera ahulean dauden familiekiko arrakala digitala. Hala diote Save the Childrenek emandako datuek.

Espainia osoan, programa honek 2.290 familia artatu ditu. Horietako % 32k (733 familia; 23, Barakaldon) adierazi zuen ez zuela ekipo informatikorik martxan: ez ordenagailurik, ez ordenagailu eramangarririk, ez tabletarik.

Era berean, familia horien % 23k (549 familia herrialde osoan, eta 16, berriz, Barakaldon) ez zuen konektagarritasun-bitarteko egokirik haurrek eskolek eskaintzen zituzten baliabideetarako sarbidea izan zezaten.