150 liburu berri izango ditu Ermuko udal liburutegiak
ERMUA. Ermuko Udal liburutegiak 150 liburu berri gehitu ditu dagoeneko zeukan katalogoari, helduentzako zein haurrentzako literatura liburuak.
Titulu horien aukeraketa bat ekaineko nobedadeen gidan jaso da, eta formatu digitalean kontsulta daiteke liburutegiaren atalean. Horietako asko, gainera, formatu digitalean deskarga daitezke eLiburutegia plataformatik.
Hona hemen liburutegiko bazkideek dagoeneko eskura dituzten berrikuntza bibliografikoetako batzuk:
- Helduen literatura: "El secreto de la casa del río" (Sara Lark), "Iturria" (Unai Elorriaga), La madre de Frankenstein" (Almudena Grandes), "El último verano de Silvia Blanch" (Lorena Franco), "17 segundu" (Kirmen Uribe), "El solitario" (Lorenzo Silva, Manuel Marlasca).
- Haur literatura: "Caillou at the zoo" (Marion Johnson), "Hiru" (per Nilsson), "Arima galdua" (Olga Tokarczuk) eta "La verdad sobre los dinosauiros" (Guido van Genechten).
- Tematiko helduak: "Conciliaqué" (Maika Ávila), "Kristo fusilarekin" (Ryszard Kapuscinski).
Horiek guztiak maileguan eraman daitezke. Ahal den neurrian, irakurri nahi den titulua aldez aurretik eskatzea gomendatzen da. Eskaera hori whatsapp bidez (943 17 92 12), posta elektronikoz (biblioteca@udalermua.net) edo telefonoz (943 17 92 12) egin daiteke, 8:30etik 14:30era.
Halaber, mailegu eskaera edo erreserba, liburua maileguan badago, Liburubila Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko kultura-baliabideen bilatzailearen bidez egin daiteke. Kasu horretan, erabiltzailea eta pasahitza sartu behar dira. Bi datu horiek gogoratzen ez dituztenek liburutegiarekin harremanetan jarrita eska ditzakete.
Temas
Más en Bizkaia
-
1,5 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu Bilboko Udalak Zurbaranbarrin bi igogailu eraikitzeko
-
Una aula móvil recorrerá Bizkaia para la prevención de incendios
-
José María Bañuelos, el último superviviente vasco de los gulags de Stalin
-
Una gran alfombra roja para celebrar el Día de la Danza en Bilbao