- Berrogeialdi amaiera honetako lehenengo fasearen helduera oso une garrantzitsua izan da herri bizkaitarretako biztanleentzako. Astelehenetik aurrera, kaleetako bizia neurri handi batean itzuli da, izan ere, herrietako merkataritza lokal txikiek eta hainbat ostalaritza establezimenduk euren ateak bi hilabeteren ostean zabaltzeko aukera izan dute. Hala ere, segurtasun baldintza ugari betetzea beharrezkoa izan da euren zerbitzuak eskaini ahal izateko; esate baterako, tabernen kasuan, terrazadunak bakarrik ireki ahal izan dira, euren kanpoko edukiera gatasunaren %50a bakarrik erabili ahal izanda. Neurri hauek direla eta, hainbat dira euren pertsiana igotzea erabaki duten tabernariak eta, aldi berean, beste askok euren negozioak itxirik mantentzea erabaki dute.

Atzo goizean, Mungiako kaleetan azken asteetako antzerako giroa somatzen zen, izan ere, gehiengo ostalaritza establezimenduak itxirik egon ziren. Hala ere, egon badaude euren terrazak erabilgarri dituztenak herriko erdigunean. Txoko hauetan, jendeak neurri handi batean errespetatu ditu segurtasun neurriak, jende pilaketak ekidinda eta terrazateko mahaien arteko distantzia beteta. Tabernetan egon ahal izateko jende kopurua areagotzeko asmotan, Mungiako Udala terraza jartzeko lizentzia daukaten ostalaritza establezimenduen artean terraza eremuak handitzeko beharrezk baimena izpidetzen hasi da aste honetan. Honetarako, teknikariak egun hauetan banaka banaka aztertzen ari dira herrian dauden taberna lizentziadunen kasuak euren esppazio zabalpena posible den ikusteko irizpide desberdinen bitartez; adibidez, oinezko irisgarritasuna behar bezala bermatzeko errespetatu beharreko zabalera, Erabile Publikoko Guneetan Terrazak instalatzea arautzen duten ordenantzan zehaztutakoarekin bat. Terrazak zabaldu ezkero, hurrengo aspektuak errespetatzen jarraituko litzateke gainera; oinezko igarobideak, altzariak, berdeguneak, zamalan guneak, mugikortasun arazoak dituztenen pasabideak... Terraza zabalpena egitean interesatuta dauden tabernariek Udalaren erregistro elektronikoaren (sede.mungia.eus) egin beharko dute eskaera edo, bestela, merkataritza@mungialdekobehargintza.com helbide elektronikora mezu bat bidalita. Orduan, tramite guztik behar bezala joan izanez gero, gutxiengo baldintzak betetzen dituzten tabernek zabalketa nabarmen hau igarri ahal izateko aukera izango dute, izan ere, Udaleko teknikariak honetarako lan gogoorra egiten arituko dira aste honetan zehar.

Lehen aipatu bezala, hainbat izan dira euren pertsiana oraindik igo ez duten tabernariak. Nahiz eta lehenengo fasea heldu den, bete beharreeko segurtasun neurriek oso modu nabarmenean mugatuko lukete hainbat establezimenduren aktibitatea, izan ere, terrazaren edukieraren erdia erabili ahal izatea, segurtasun tartea mantendu behar izatea eta bestelako aspektuk oso muga handia suposa dezakete. Tabernari askoren kasuan, ekonomia arloko kontuak egitea izan da irekiera atzeratzearen arrazoia. Hainbat kasutan, ostalaritza establezimenduetako ate eta lehioetan aldarrikapen kartelak kokatu dituzte, #asiNoabrimos (euskaraz, horrela ez dugu irekiko) traolak aurkeztuta. Askoren aburuz, entitateek ezarritako mugek ez dute ostalaritza zerbitzu duin bat eskaintzea ahalbidetzen eta, horrenbestez, ez irekitzea erabaki dute. Kontuak kontu, denborak aurrera egin ahala eta Udalak terrazen handiagotzea aurrera eraman dezakeen jakingo denean ikusiko da nolako eragina izango duen honek. Gutxinaka gutxinaka, espero da egunerokotasuna normaltasun maila batera heldu ahal izatea, Mungiako kaleek bere ohiko bizitza berreskuratuta.