Erdi Aroko azoka bertan behar utzi du Ondarroak
Koronabirusak eragindako egoerak "beharrezkoak diren antolaketa lanak egitea" ez duela uzten azaldu dute
“Antolaketa lanak egitea ezinezkoa dela” iritzita, Ondarroako Udalak ez du aurtengoan Erdi Aroko azoka ospatuko. Irailararen 26ean egitekoa zena, hiribilduaren 693. urteurrenean, berau prestatzean sortutako arazoek atzeratzea urtebete ekarriko dute.
“Jaia irailean izan arren, antolaketa lanekin apirilean ginen hastekoak, baina ezinezkoa da jai guzti hori antolatzen aritzen garen herriko talde eta eragile guztiak batu eta koordinatzea: ikastetxeak, herriko taldeak, denda eta tabernak, udala…”, adierazi du Aritza Aristondo Natxinondo Ondarroako Kultura zinegotziak. “Jai berezia izaten da, polita, eta atzetik lan asko daukana eta jende askoren inplikazioa eska-tzen duena”, zehaztu duenez.
Erdi Aroko azoka datorren urtean bueltatuko dela azaldu dute, “hiribilduaren 694. urteurrenarekin bat eginez”. Horrela, “aurten egin ez arren, asmo eta ideia guztiak datorren urterako gorde eta jai ederra egingo dugu 2021eko irailean”. zinegotziaren esanetan. Azkenik, eta lau urtetik lau urtera egiten den ospakizuna izanik, hurrengoa 2024an egingo dela ziurtatu dute.
Temas
Más en Bizkaia
-
Vueling cancela cinco vuelos que debían aterrizar en el aeropuerto de Bilbao
-
Ermua ayudará a adquirir el material para el curso 2025-2026
-
Los cuatro consejos para disfrutar del concierto de Bad Gyal en el Bilbao BBK Live pese a las aglomeraciones
-
Buscan personas de todas las edades en Bizkaia para rodar una película que salvará el mundo