LAIAplazara, emakumeentzako plataforma berria
LAUDIO. Arabako emakumeek euren kezkak eta bizipenak partekatzeko espazio berri bat dute: LAIAplazara, Arabako Foru Aldundiak, kuadrilletako langile teknikoek eta Arabako udalekin batera sortutakoa. Bertan, emakumeak koronabirusak eragindako garai berezi honetan dituzten beharrak jaso eta erantzun ahal izango dituzte.
Proiektuaren helburua da emakumeak beren etxeetatik plaza publikora ateratzea modu birtualean, eta isolamendu sozialaren uneari erantzun bat ematea; izan ere, zaila egiten da talde-harremanak izatea. Hori lortzeko, LAIAEskolak, Arabako Emakumeen Berdintasunerako eta Jabekuntzarako Eskolak, azken urteotan sortutako sarea erabiltzen da. LAIAplazara espazio dinamikoa da, erabiltzeko erraza, erakargarria eta parte-hartzailea, interesa duten emakumeek beren ekarpenekin parte har dezaten eta edukiak zabal ditzaten.
PLATAFORMA DINAMIKOA
Loli Muriel Emakume eta Berdintasun zinegotziak azaldu duenez, "Ekimena foro ireki batekin hasiko da, non lehenengo galdera bat egingo den, emakumeak konfinamendu-egoera hori nola bizitzen ari diren jakiteko, bai eta sormen-adierazpenak partekatzeko gune batekin eta galderen eta iradokizunen postontzi batekin ere".
Pixkanaka, beste baliabide batzuk jarriko dira martxan, hala nola liburutegi ireki bat, prestakuntza-espazioak eta emakumeak teknologia berrietan ahalduntzeko tresnak. "Plataformak atal bat ere badu gizarte eta komunitate baliabideekin, koronabirus garaian emakumeei lagundu ahal izateko; besteak beste, genero indarkeriaren biktimentzako arreta zerbitzuak", gaineratu du zinegotziak. Webguneak, halaber, tresna hori erabiltzen duenak adierazten dituen kezken erantzunak jasoko ditu, pilula gisa, Youtubeko edukiak, landa-eremuko emakumeen ezagutzak, baliabideei buruzko informazioa edo agente feministek galdera zehatz horiei emandako erantzunak.
"Laudioarrak animatu nahi nituzke ekimen hau eta laiaplazara.eus web helbidea WhatsApp edo sare sozialen bidez zabaltzera, ahalik eta emakume gehienengana iristeko eta, interesatzen bazaie, parte hartu ahal izateko", amaitu du Loli Murielek.
Temas
Más en Bizkaia
-
Bomberos de Bizkaia alertan: la pirotecnia mal usada puede causar graves accidentes
-
Bizkaia redobla su apuesta por el euskera con ayudas millonarias para empresas, municipios y proyectos digitales
-
Ondarroa concluye el documental sobre la migración de la localidad
-
Derio gestionará en 2026 un presupuesto de 12,8 millones