- Nahiz eta azken asteotan koronabirusaren krisialdia izan herri bizkaitarren egunerokotasuneko protagonista, bestelako berriak ere. Mungiaren kasuan, Udaltzingoko langileek oso marihuana-landaketa garrantzitsua desegin dute. Guztira, 1.726 landarek osatzen zuten herriko erdigunetik kanpo kokatutako pabliloi baten barnean antolatutako bildumak. Antza, auzokideen laguntzari esker aurrera eraman ahal izan da ekintza hau, izan ere, jendeak deitu zuen Udaltzaingoa inongo aktibitaterik ez zeukan pabilioi batean zarata antzematen zela. Honen aurrean, material lapurketaren inguruko susmoak izan zituzten agenteek, baina behin berta hurbilduta, bertan zegoen landaketa erraldoia aurkitu zuten. Honekin batera, hau mantendu hal izateko elektrizitate zirkuitu eta bestelako materialak ere aurkitu zituzten bertan: “Pabiloioaren miaketa-prozesuan egiaztatu zuten maila urriko instalazio elektriko bat zegoela; horrekin batera, marihuana-landaketa baten zurtoin eta turba- hondarrak ere bazeuden. Azkenik, armairu batean izkutatuta, tamainu handiko gelarako sarbide bat lokalizatu zuten: barruan, marihuanazko landare kantitate handia atzeman zuten, dagokion instalazioarekin batera”, azaldu zuen Mungiako Udaltzaingoak. Gainera, pertsona bat ere atxilotu zuten operazioan. Antza, polizia heltzean sasi eta sastraka artean gorde zen hau eta, bere atzean korrika ibili ostean, hau arrapatzea lortu zuten udaltzainek. Norbanako honek, gainera, 20 anfetamina gramo zerama-tzan soinean eta, horrenbestez, osasun publikoaren aurkako delitua leporatu zitzaion. Honetaz gain, beste bi pertsona ere identifikatuak izan dira eta epaitegietara deituak izan dira. 2020an, azpi pertsona salatu dira jada osasun publikoaren aurkako delituak egiteagatik.
Behin landaketa aurkituta, Udaltzaingoak Gernikako Goardiako Epaitegira bideratu zuen kasua. Antza, aurkitutako landara kopuruen bitartez posible li-tzateke urte baten buruan 400.000 euro inguruko kantitatea eskuratzea. Beste alde batetik, herriko segurtasun gorpu-tzak herriko babesa berematzearen aldeko adierazpenak egin zituzten krisialdi honen aurrean: ”Mungiako Udaltzaingoaren egitekorik garrantzitsuenak mungiarren babesa bermatzea eta alarma egoerak eragindako neurrien betetzea izan arren, gainontzeko funtzioak betetzen jarraitzen du, droga-kontsumo eta trafikoaren aurka irmotasunez dihardugu”.