BBK Salak "online" kontzertuak eta umorezko ikuskizunak programatu ditu zuzenean
BBK Salaren webguneak eta Telebilbao kateak zuzenean emango dute ostegun honetan BBK Sala Etxean ekimenaren lehen ikuskizuna, eta bertan lehen mailako euskal artistak eta taldeak izango dira.
BBK Sala prest dago koronabirusaren ondorioz kultura ez eteteko edo bertan behera ez uzteko, eta, horregatik, "online" programazioa jarri du abian, musikaz, umoreaz eta antzerkiaz zuzenean gozatzeko. BBK Sala Etxean sortu da, euskal kultura-sektoreari bultzada txiki bat eman gura dion egitasmoa, baita herritarrek doako kalitatezko ikuskizunez internet bidez goza dezaten lagundu ere.
Iñaki Uranga eta Doctor Deseo izango dira lehen bi emanaldietako protagonistak ostegun eta ostiral honetan, hurrenez hurren, 22:00etatik aurrera. Eñaut Elorrieta, Izaro, Belako, Shinova eta El Menton de Fogartyren musika, eta Gorka Aginagalde edo Bocabeats bikotearen umorea ere baieztatu ditu BBK Salak hurrengo hitzorduetarako.
Gizarte-konfinamenduaren ondorioz kultura-guneak ixteak kalte handia egiten die kultura-eragileei, eta horregatik, modu birtualean bada ere, bere kultura-agertoki nagusia berriro irekitzea erabaki du BBK-k, eta kalitatezko programazioa eskaintzea bai biztanle gehienek bizi duten bakartzea jasaten laguntzeko eta bai sektoreari berari laguntzeko ere.
BBK-k bere jarduera-ildo nagusien artean du kultura bultzatzea. Hor daude, adibidez, soilik musikaren atalean, BBK Live, BBK Music Legends, Jazz, Flamenko, Fado, musika klasiko, Emakumeok (emakumezkoen talde edo bakarlariak) zikloak, Getxoko Folk eta Jazz jaialdiei emandako babesa, edo BBK Soinu Berriak lehiaketa talentu gazteak aurkitzeko.
Dagoeneko ezagutzen diren arrazoiengatik, martxoan eta apirilean programatuta zituen ziklo handiak edo kontzertuak atzeratu egin behar izan ditu BBK Salak, eta BBK Sala Etxean baliozko ordezkoa da zuzeneko kulturaz gozatzen jarraitzeko, bai herritarren gozamenerako eta bai konfinamenduaren eta gizarte-bakartzearen ondorioz jada zailtasun ekonomiko handiak dituen euskal kultura-sektoreari laguntzeko.
BBK Salaren webgunearen eta TeleBilbao telebista-katearen bidez jarraitu ahal izango dira ikuskizunak. BBK Sala Etxean jaialdi berria da, eta bere programazioa zabalduz eta artista berrien parte-hartzea baieztatuz joango da datozen egunetan.
Ekimen hau sektorean izaten ari den harrera ona nabarmendu gura du BBK-k, eta hau gauzatzeko artistek eta kultura-eragileek duten prestutasuna eskertu.
Programazioa
Webguneko saioak
Halaber, BBK Salaren webguneak (www.salabbk.eus) grabatutako beste emanaldi batzuk ere emango ditu, honako artista hauenak, alegia:
Temas
Más en Bizkaia
-
La enfermera antivacunas tuvo un expediente informativo abierto en mayo de 2021 por sus recomendaciones en temas de alimentación
-
Bilbao rechaza la bonificación del 30% solicitada por Hirukide en la tasa de basuras
-
Mucho calor y viento sur para despedir el verano: temperaturas de hasta 35 grados en Bizkaia
-
Mejoras en los columpios de Uribarri: estarán cubiertos y se instalará un tobogán de gran altura