Larrabetzuko aterpea, Osakidetzaren esku
Guztira, 18 osasungintzako langile jasotzeko ahalmena dauka herriko Udalak lagatutako espazioak
- Koronabirusaren pandemiak ekarritako krisialdiak eragin larriak izan ditu arlo desberdinetan. Gaixotasun bat dela kontuan izanik, mediku eta erizaintza alorretako langileak zailtasun handiak izaten ari dira egoera berezi honi aurre egiteko kaltetuta dagoen pertsona zenbakia dela eta, izan ere, material eskasiak euren lanaren segurtasuna kolokan jartzen du. Honen aurrean, hainbat izan dira euren elkartasuna adierazi eta praktikan jarri duten entitate, giza-elkarte eta norbanakoak; esate baterako, Larrabetzuko Udala. Osasungintzan beharrean ari direnen joan-etorriek dakarten arriskuak ekiditeko intentzioarekin, Udalak herriko Donejakue Bideko erromesen aterpetxea Osakidetzaren esku utzi du, bertan mediku, erizain zein bestalko langileak geratu ahal izateko eta euren egunerokotasuna jorratzera ahal den neurrian laguntzeko.
Guztira, 18 pertsona jasotzeko gaitasuna dauka espazio honek, izan ere, 18 dira bertan dauden oheak. Atsedenaldirako lehengaiak izateaz gain, beste zerbitzu batzuk ere eskaintzin ditu Larrabetzuko aterpetxeak; esate baterako, dutxak, komunak, mikouhin labea, hozkailua eta arropa garbigailua. Oso erabilgarria izan daiteke espazio hau garai honetan, izan ere, eraikin berean dago herriko anbulateia eta posta zerbitzua. Horrenbestez, Txorierrin kokatutako herrian atsedena hartu nahi duten mediku, sendagile edo erizainek badaukate euren aterpetxea Larrabeztuko erromesen lokalean.
Temas
Más en Bizkaia
-
Mariama Bah: "El mercado ha cambiado mucho, pero para mí es un sueño formar parte de él"
-
De una maleta de tripulante de cabina a cámaras antiguas: los objetos más llamativos del Mercado
-
Ni la lluvia frena el Mercado del Dos de Mayo en Bilbao
-
El Museo de Orduña regresa a la actividad y también a la infancia