Arabako Foru Suhiltzaileek Laudioko kaleak desinfektatu dituzte
LAUDIO. Pasaden astean zehar, Arabako Foru Suhiltzaileak Laudioko kaleetateik ibili dira desinfekzio lanak egiten. Uniformea kendu eta arropa bereziak jantzita, herriko bazter guzti-guztiak garbitzen aritu dira.
Larrialdi eta Salbamendu Zerbitzua herritarren segurtasuna bermatzen duen eguneroko lana eta osasunerako funtsezkoa den beste lan bat bateratzen ari da COVID 19k, koronavirusak, eragindako krisi honen erdian: gure lurraldeko leku jendetsuenen desinfekzioa.
Azken astean, suhiltzaile foralek, Gasteizkoek lagunduta, garbiketa lanak egin dituzte hiriburuko foru egoitzetan eta egoitza pribatuetan, baina baita Arabako beste hainbat udalerritan ere.
Halaber, Laudioko osasun-zentroa, Zumalakarregi kalean zehar dauden supermerkatuen ingurua, gasolindegia, zaborrontziak eta auzotar gehien biltzen dituzten udalerriko hainbat gune komun desinfektatu dituzte, baita herrian dauden tren-geltokiak ere.
"Laudioko Udalak aitortu eta eskertu egin nahi du Arabako suhiltzaileek udalerriari laguntzeko egin duten ahalegin handia, desinfekzio-lanak funtsezkoak baitira une honetan. Eskerrik asko zuen lanagatik", eskertu du Ander Añibarro Laudioko alkateak.
KANTAURIKO URKIDETZA UR PARTZUERGOAREN NEURRIAK
Ur edangarriaren hornikuntza bermatuta dago etxe guztietan. Alerta egoera jaso arte ez da kobratuko ur kontsumorik, hau da, ordainketa guztiak atzeratuko dira.
Uren Partzuergoak neurriak hartu ditu estaldura handiagoa emateko kolektibo zaurgarriei, eta erabaki du eten egitea epe prozesal eta administratiboak. Alerta egoera garaian inolaz ere ez zaie ura moztuko kontsumitzaile zaurgarriei.
Era berean, malgutu egingo dira zerga arloko zorren ordainketak eta epeak. Kontratu publikoen kasuan, aurreikusita dago horiek eteteko aukera.
Temas
Más en Bizkaia
-
“Ver que los demás se van de viaje activa con frecuencia un mecanismo de comparación muy doloroso”
-
Leticia, madre de un niño con TEA: “Llevar a mi hijo al colegio es como soltar una bomba; que vengan ellos a intentar sacarle de casa”
-
Getxo juntará a una veintena de escritores en su feria del libro
-
El centro informativo de la vía verde abre en Semana Santa