- Koronabirusak eragindako egoera ezohikoa dela eta, Gernika-Lumoko Gurutze Gorriak bere zerbi-tzuak indartuko dituela azaldu du. Covid-19ak kutsatutako gero eta pertsona gehiago dira udalerrian -atzoko Osakidetzaren azken zenbaketaren arabera, 11 dira guztira udalerrian- eta erakundeak beharra duten herritarrei laguntza emateko bideak areagotuko dituela nabarmendu du. Hala, eta Udalarekin eta Busturialdeko Gizarte Zerbi-tzuetako Mankomunitatearekin lankidetzan, "ematen ditugun zerbitzuak indartu" dituztela eman zuten aditzera Jose Mari Elordui Gernika-Lumoko Gurutze Gorriko presidenteak eta bertako erakundeko teknikari den Ainhoa Unzuetak.

Elordui eta Unzuetak nobedadeen berri eman zuten, izan ere azkenaldian erakundearen lanak goraka egin du. Eta elkarteko bolondresekin ematen dutela jakinarazi zuten, "nahiz eta nahi duen oro guregana etor daiteke, laguntza ematera". Hiru dira ematen dituzten laguntza motak, batez ere nagusiei eta beharra duten familiei eskainiko dietenak, lehendik ere gernikarrei ematen zizkietenak baina gaur egun oso beharrezko bilakatu direnak.

Lehenik eta behin, "elikagaiak banatzen ari gara, gehien behar dutenen familiei", Unzuetaren esanetan. "Bestetik, emergen-tziazko kasu horrek aztertzen ari gara, banan-banan. Horretarako telefono zenbaki bat ere martxan jarri dugu -945222222 zenbakian, zehazki-, bakarrik bizi diren pertsona nagusien lagun-tzarako", baia elikagaiak zein sendagaiak helarazteko. "Inork beharrizanik badu, dei dezala telefono honetara eta laguntza ematen saiatuko gara".

"Bestalde, urteko beste sasoi batzuetan egiten dugun moduan, bagabiltza pertsona nagusi horien etxeetara deitzen. Horietako pertsonaren bat bakarrik bizi baden edo beharrizanen bat baduen, mesedez" Gurutze Gorriarekin kontaktuan jartzeko eskatu dute. Gernika-Lumoren kasuan 946251988 zenbakira hotsegin daiteke, edozein laguntza behar ezkero".

Hala ere, beste telefono zenbaki bat ere jarri dute martxan, larrialdiak aintzat hartzen dituena. "696925047 da berau, ofizinaz kanpoko ordu horietan beharrizana dutenei behar bezalako laguntza emateko", erakundeko ordezkarien esanetan.

"Orain, denon arteko lankidetza inoiz baino beharrezkoa da, boluntariotza hori behar dugu. Momentuz, Gerabika-Lumoko Gurutze Gorriko lankideekin eramango ditugu aurrera lanok", baina laguntza ere asko eskertuko dute. "Horretarako, nahikoa izango da gurekin kontaktuan jartzea". Azkenik, osasun arloan aritzen diren langile guztiei "esker ona" zabaldu nahi izan diete erakundetik, "baita egunotan gure bizitza errazago egiten duteneri ere".