Gaur, martxoak 8, kolore morea munduko txoko askotako kaleen jaun da jabe izango da. Emakumeen Nazioarteko Egunak hainbat dira dituen esanahi edo testuinguruak. Batetik eta nagusiki, kutsu errebindikatiboa, izan ere, hain berezia den data hau genero berdintasunaren aldeko borroka luze eta gogorraren eguna da. Baina hala ere, jai giroak ere oso pisu handia hartu du azken urteetan. Emakumeek hainbeste urtetan zehar egindako lan esanguratsuari omenaldi egiteko data bezala hartzea ere oso garrantzitsua da askoren aburuz, horregatik, esan daiteke kolore moreak konnotazio bikoitza daukala gaur. Urtero urtero, giza-elkarte zein entitate desberdinek oso lan handia egiten dute egun honen inguruko ekimen desberdinak antolatzen eta, gaur domeka dela kontuan izanik, askok aurreko eta datozen egunetan martxoaren 8a ospatzea erabaki dute. Loiuko Udalaren kasua da, izan ere, atzo bertan, emakumeen bazkaria ospatu zuen Aspaldiko Jatetxean. 150 emakume inguru elkartu ziren gero eta indar gehiago hartzen ari den ekimenean, izan ere, urteen igarotzearekin gero eta jende gehiago animatze ari da parte hartzera - 2016an 57 pertsona, 2017an 75, 2018an 88 eta 2019an 92- .

Bazkaria Begoña Ayok, Loiuko emakume eta berdintasun zinegotziak, irakurritako adierazpen instituzionalarekin ireki zuen, egunaren aspektu desberdinak azpimarratuz: "Batetik ospakizun egun bat da martxoaren 8a, izan ere, genero berdintasunaren alde egon diren aldaketa politiko, sozial eta kulturalak ozpatzeko eguna da. Bestalde, adarrikatze data bat ere da. Tamalez, gaur egun ere emakumeen aurkako desberdintasun eta bereizketa ugari daude eta, horregatik, genero berdintasunaren alde lan egiten jarraituko dugu". Bere min-tzaldiarekin jarraiki, alkateak Loiuko emakumeek hainbeste urtetan zehar egindako lana goraipatu zuen; euren sakrifizio eta esfortzu nabarmena azpimarratuta bereziki eta "Loiuren izena ohorez zabaltzeagatik". Amai-tzeko Udalak hartu ditzakeen neurrien inguruan haritu zen Ayo; esate baterako, berdintasunaren aldeko herriko ekintza plan bat sortzea edo desberdintasun egoerak zuzentzeko partaidetza sustatzea. Behin solasaldia bukatuta, emakume loiuztarrak mahai gainean eseri ziren jaki bikainek osatutako otordu bikain bat gozatzeko barre artean. Sabelak bete ostean, Iñaki Basabe heldu zen ekitaldia bere ohiko bilbainadekin alai-tzera. Abesti ezagunak jatetxeko jaun eta jabe bilakatu ziren une batean giro bikain bat sortuta. Jarraian, karaoke bat izan zen eta, bertan, bazkariko partaideek zoramen une bat izan zuten euren abesti gogokoenak eztarria puxkatu arte abesten. Jardunaldia amaitzeko, Five Direction taldea oholtza gainera igo zen egun berezi bati bukaera biribila emateko.

Ikastetxeen euskarria Nahiz eta martxoaren 8arekin lotutako ekintza nagusia atzo ospatu zuen, beste hainbat antolatu zituen Loiuko Udalak. Astelehenean udal korporazioak onartutako adierazpen instituzionala irakurri zuen eta, barikuan, herriko ikastetxeen txanda heldu zen. Goizeko 11.00ak aldera, Lauro Ikastola, Urdaneta, Ayalde, Munabe eta La Merced zentroetako 500 ikasle inguru elkartu ziren Zabaloetxeko frontoian - berez, udaletxe aurrean egingo zen kontzentrazioa, baina eguraldi txarrak hau lekualdatzea eragin zuen - . Josu Andoni Begoñak, Loiuko alkateak, oso garrantzi handia eman zion ekintza izan ere, bere aburuz, oso garrantzitsua da aurreiritzirik gabeko adineko biztanleria berdintasun panorama baten inguruan hezitzea: "Honek jarrera zibiko egoki batean hezitzea sustatzen du. Instituzio, talde eta norbanako mailan honelako ekin-tzak sustatzea oso eraginkorra da irakaskuntza berdintasun alorrean sakontzeko".