Bi deialdi publikoa daude martxan

Bizkaiak 1,5 milioi euro bideratu ditu desgaitasuna duten pertsonak eta adinekoak ahalduntzeko

Laguntzak eskatzeko epea zabalik dago iada

09.02.2020 | 11:07

BILBO. Bizkaiak 1,5 milioi euro bideratu ditu desgaitasuna duten pertsonak eta adinekoak ahalduntzeko. Bizkaiko Foru Aldundiak bi deialdi publikoa jarri du abian. Laguntzak eskatzeko epea zabalik dago iada.

Dirulaguntzen deialdi horien abiapuntua da gizarte-kohesioa ez dela soilik botere publikoen kontua. Bizkaiko Foru Aldundiak bere gain hartzen du gizarte zibilaren gizarte-ekintza babestu, indartu eta osatzeko konpromisoa. Izan ere Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren azken Barometroaren datuen arabera gizarte-sare horren jarduera BPGren % 3,2ren parekoa da Bizkaian eta, izan ere, Lurraldeko gizartearen isla da, besteak beste erronka, zailtasun edo premia pertsonal eta kolektiboei erantzutea erabaki duena adinekoen eta/edo desgaitasunen bat dutenen elkarteen bidez.

2020. urte honetarako desgaitasuna duten pertsonei arreta eta gizarteratzea eskaintzeko dirulaguntzetarako eskabideak aurkezteko epea zabalik dago jada eta otsailaren 19an amaituko da. Dirulaguntzen lerro honen onuradunak desgaitasuna duten pertsonen eta familien erakundeak izango dira, baldin eta horien jarduera-eremua Bizkaiko Lurralde Historikoa bada. Deialdiaren zenbatekoa 1.024.000 eurokoa da eta desgaitasunen bat duten pertsonak ahalduntzeko xedea du. Deialdi hau Gizarte Ekintzako foru sailak aurten desgaitasunaren alorrera bideratuko duen partida ekonomikoaren zati da, oro har 75,11 milioi eurotik gorakoa dena.

Horrela Foru Aldundiak berretsi egiten du Bizkaia desgaitasunen bat duten pertsonekin konprometitutako lurralde bihurtzeko eta pertsona horiek benetan gizarteratzeko konpromisoa eta, aldi berean, berretsi egiten du bere helburua erreferente izaten jarraitzea dela desgaitasuna duten pertsonen eta euren familien autonomia, bizimodu independentea, parte-hartzea eta bizi-kalitatea bermatzeko funtsezko euskarri-esparruetan.

Dirulaguntzen lerro honen helburua desgaitasunen bat duten pertsonen arretarako eta integraziorako ekintzak egitea izango da, honako hauen bidez:

Elkarteen jardueretarako programak: oinarrizkoak diren egiturak mantentzeko jarduerak laguntzea erakundeek jarduketa-programak gara ditzaten.

  • Aisia eta denbora librea: desgaitasunen bat duten pertsona horiei aisialdiaz gozatzeko erraztasunak ematea.
  • Sentsibilizazioa eta zabalkundea: gizartea informatzeko eta sentsibilizatzeko desgaitasun-egoerek gizartean, afektibitatean eta familian dakartzaten inplikazioei buruz, egoera horiek normalizatzeko.
    Esku-hartze eta laguntza espezializatua: profesionalek zuzendutako ekintzak, banaka edo taldeka desgaitasuna duten pertsonen garapena sustatzeko.
  • Babes instituzionalizatua: desgaitasunen bat duten pertsonei laguntzea dirulaguntza eskatzen duen erakundearen tutoretza judiziala baitute.
  • Kultura sustatzea: desgaitasunen bat duten pertsonen giza eta kultura-sustapena bultzatzeko, arautu gabeko prestakuntza espezifikoaren bidez.

Adinekoen elkarteentzako dirulaguntzen deialdia

Era berean zabalik dago Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko adinekoen elkarteen programak mantentzeko eta egiteko ematen dituen dirulaguntzen eskabideak aurkeztu ahal izateko epea. Laguntza horietarako 2019ko aurrekontu-partida 456.000 eurokoa da. Epea datorren apirilaren 3an amaituko da.

Joan den ekitaldian 180 elkarte inguruk dirulaguntzak jaso zituzten adinekoen arloan bertan mila jarduera edo programa baino gehiago egitea sustatzeko. Zahartze aktiboa bultzatzeko eta ohiko ingurunean jarraitzeko ekimenak dira, elkarteen gizarte-oinarria osatzen dutenen artean pertsonen arteko harremanak errazteko eta sustatzeko helburua lortu ahal izateko. Horrela isolamendua eta bakardadea saihestuko dira eta, aldi berean, osasuna, duintasuna eta zahartze aktiboa bultzatuko dituen aisialdi aktiboa eskainiko da, bereziki parte-hartze sozial, aktibo eta solidarioaren bidez.

Eta hori guztia lanbide-, kultura-, jolas- eta kirol-programen eta osasuna sustatzeko programen bidez. Halaber diruz laguntzen dira gizarte-programak, gizarte-partaidetza sustatzeko programak, aukera-berdintasuna sustatzeko programak eta belaunaldien arteko programak.

Bizkaian 60.000 adineko baino gehiago daude mota horretako erakundeetan elkartuta. Elkarte-sare berezia osatzen dute Europan.

Bizkaiko Foru Aldundiak bi dirulaguntza lerro garrantzitsuren deialdi publikoa jarri du abian; bata, desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea sustatzeko eta, bestea, zahartze aktiboa bultzatzeko. Bi kasuetan laguntzak pertsona horiek eta/edo euren familiek eratutako erakunde eta elkarteen bidez bideratzen dira. Bi dirulaguntza lerroen zenbatekoa, guztira, 1.480.000 eurokoa da.

Dirulaguntzen deialdi horien abiapuntua da gizarte-kohesioa ez dela soilik botere publikoen kontua. Bizkaiko Foru Aldundiak bere gain hartzen du gizarte zibilaren gizarte-ekintza babestu, indartu eta osatzeko konpromisoa. Izan ere Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren azken Barometroaren datuen arabera gizarte-sare horren jarduera BPGren % 3,2ren parekoa da Bizkaian eta, izan ere, Lurraldeko gizartearen isla da, besteak beste erronka, zailtasun edo premia pertsonal eta kolektiboei erantzutea erabaki duena adinekoen eta/edo desgaitasunen bat dutenen elkarteen bidez.

2020. urte honetarako desgaitasuna duten pertsonei arreta eta gizarteratzea eskaintzeko dirulaguntzetarako eskabideak aurkezteko epea zabalik dago jada eta otsailaren 19an amaituko da. Dirulaguntzen lerro honen onuradunak desgaitasuna duten pertsonen eta familien erakundeak izango dira, baldin eta horien jarduera-eremua Bizkaiko Lurralde Historikoa bada. Deialdiaren zenbatekoa 1.024.000 eurokoa da eta desgaitasunen bat duten pertsonak ahalduntzeko xedea du. Deialdi hau Gizarte Ekintzako foru sailak aurten desgaitasunaren alorrera bideratuko duen partida ekonomikoaren zati da, oro har 75,11 milioi eurotik gorakoa dena.

Horrela Foru Aldundiak berretsi egiten du Bizkaia desgaitasunen bat duten pertsonekin konprometitutako lurralde bihurtzeko eta pertsona horiek benetan gizarteratzeko konpromisoa eta, aldi berean, berretsi egiten du bere helburua erreferente izaten jarraitzea dela desgaitasuna duten pertsonen eta euren familien autonomia, bizimodu independentea, parte-hartzea eta bizi-kalitatea bermatzeko funtsezko euskarri-esparruetan.

Dirulaguntzen lerro honen helburua desgaitasunen bat duten pertsonen arretarako eta integraziorako ekintzak egitea izango da, honako hauen bidez:

Elkarteen jardueretarako programak: oinarrizkoak diren egiturak mantentzeko jarduerak laguntzea erakundeek jarduketa-programak gara ditzaten.

— Aisia eta denbora librea: desgaitasunen bat duten pertsona horiei aisialdiaz gozatzeko erraztasunak ematea.

— Sentsibilizazioa eta zabalkundea: gizartea informatzeko eta sentsibilizatzeko desgaitasun-egoerek gizartean, afektibitatean eta familian dakartzaten inplikazioei buruz, egoera horiek normalizatzeko.

Esku-hartze eta laguntza espezializatua: profesionalek zuzendutako ekintzak, banaka edo taldeka desgaitasuna duten pertsonen garapena sustatzeko.

— Babes instituzionalizatua: desgaitasunen bat duten pertsonei laguntzea dirulaguntza eskatzen duen erakundearen tutoretza judiziala baitute.

— Kultura sustatzea: desgaitasunen bat duten pertsonen giza eta kultura-sustapena bultzatzeko, arautu gabeko prestakuntza espezifikoaren bidez.