BILBAO. Bizkaiko Gurutze Gorriak lurralde osokozaurgarritasunaren aurka borrokatzen lagunduko dieten boluntario berriak erakartzekodeia egiten dio Bizkaiko gizarteari, Bilbo, Bermeo, Durango, Enkarterri, Gernika, Lea-Artibai, Portugalete, Mungia,Uribe Aldea, Arratia eta Nerbioiko Batzarrenbitartez. Boluntariotza egiteak benetako eragina dupertsonen bizitzan eta gizartean, izan ere, laguntzeak dena aldatzen du.

Boluntario gehien behar dituzten jarduerak hauek dira: adinekoei laguntzea, zaurgarritasun egoeran dauden familiei arreta ematea, laguntzak banatzea, etxerik gabeko pertsonei arreta ematea eta administrazio arlokoboluntariotza. Gainera, pobrezia-arriskuan dauden familietako 6-16 urte bitarteko umeenerrendimendu akademikoa hobetzea helburu duen Eskolako Arrakasta Sustatzeko proiektuak boluntario euskaldunak behar ditu, eskolaren ondoren arratsaldeko ordutegian eskolako lanak egiten laguntzeko. Proiektu horretarako beharra Bilbondago, baina Basaurin eta Zallanbereziki, izan ere, aurten ezin izan daproiektua gauzatu boluntario faltarengatik.Boluntariotza egiteko interesa duten pertsonak Jose Maria Olabarri kaleko 6 zenbakiko Boluntariotzaren Arretarako gunera (Bilbo) edo Bizkaiko edozein Batzarretara (https://www.cruzrojabizkaia.org/es/contacto-y-oficinas/) hurbildu daitezke, 944230359 telefonora deitu informazioa jasotzeko, voluntariadobizkaia@cruzroja.eshelbidera idatzi edo www.cruzrojabizkaia.orgwebguneanaltaboluntario gisaeman.

Era berean, Bizkaiko Gurutze Gorriaren sare sozialetako profiletan, @Facebook Twitter Flickr Youtube Instagram,trukean ezer espero gabe, behar duten pertsonei behar dutenean laguntzen dieten pertsonen istorio ugari jasotzen dira. Horiek guztiak eredugisa erabil daitezke beste pertsona batzuk gauza bera egitera animatzeko.

#BoluntariotzaZureNeurrira

Eraldaketa digital betean dagoen gizartean, asko dira teknologiak komunikatzeko modu berriak, azkarrak, zuzenak, eraginkorrak eta gardenaksortzekodakartzan onurak.Gurutze Gorriak,iraultza teknologiko horretara egokitzeko beste pausobat ematea, eta berrikuntza eta teknologia pertsona zaurgarrieneilaguntzeko erabiltzea erabaki du.

Gurutze Gorriak aplikazio mugikor bat jarri du abian, Cruz Roja app-a. Aplikazio horrek betiko aldatuko du boluntariotza egiteko modua, #BoluntariotzaZureNeurriraizenekoaren bitartez. Gurutze Gorriaren aplikazio mugikor berriarekin, orain askoz errazagoa da laguntzea, boluntariotzazure denborara eta interesetara egokitu eta zugandik gertu dauden milaka jardueratan lagundu dezakezulako, baita etxetik bertatik ere.

Beste erabilera batzuen artean, Gurutze Gorriaren App-ak:

  • Erakundeko kide diren boluntarioei eta Gurutze Gorriari elkartasuna adierazi nahi dioten pertsona guztiei erraztasunak emango dizkie jarduerak egiteko.
  • Boluntarioeimodu errazagoan antolatzeko aukera emango die, hainbat tresna,egutegia, jardueren eta Gurutze Gorriaren zentroen bilatzailea,besteak beste,aurkituko dituzten eremu pribatu baten bidez.
  • Erabiltzaileari, erakundean izandako esperientziari, parte hartu duen proiektuei, egindako ikastaroen historialari, egindako borondatezko ekintzaorduei... buruzko informazio pertsonalizatua emango dio.

Aplikazioa deskargatzeko, Iphone erabiliko duzuenokApple Storen sakatu eta Android duzuenok Google Play-n. Jakina, zuen telefonoetatik zuzenean gainerako aplikazioak deskargatzen diren tokitikere aurki dezakezue, eta izena "Cruz Roja" da