Bilbo. Heldu da eguna. Datorren urtarrilaren 23an ospatuko da Bizkaiko txotx eguna, bertako sagarrekin egindako sagardoa hain zuzen ere. Edari berria Amorebieta-Etxanoko Uxarte sagardotegian egingo den ekitaldian probatzeko aukera izango da. Baina ez dago txotxik enbaxadorerik gabe. Aurten, gainera, bi izango ditugu. Goimailako bi kirolarik eramango dute Bizkaiko sagardoaren izena euskal mugetatik kanpo; bata, paralinpiar txapeldun beteranoa da, Javier Conde; bestea, Mikel Garcia, baita atleta ere eta iaz Brisbanen (Australian) egindako Inas Global Games proban urrezko hiru domina lortu zituen. Konde Mikelen entrenatzailea da Saiatu atletismo klubean.