BILBAO. Bizkaiko Gurutze Gorriak lana aurkitzeko aukera gutxiago dituzten gazteei doako ikastaroak eskainiko dizkie enplegu bat lortzeko prozesua errezago egiteko. Batzuk migratzaileak izateagatik dituzte aukera gutxiago, beste batzuk lan-esperientzia eskasa izateagatik, gazteegi izateagatik...

Hori dela eta, Bizkaiko Gurutze Gorriak doako prestakuntza eskaintzen du, egoera zaurgarrian dauden kolektiboei enplegurako sarbidea errazteko, langabezian dauden gazteei, besteak beste. Gazteentzako Enplegu Programa Operatiboaren barruan, sukaldaritza laguntzaile, kamarero, kutxa-birjartze eta garbiketa ikastaroak emango dira, gazte berme sisteman izena emana duten 30 urtetik beherako gazteei zuzenduta.

Prestakuntza ekintza horiek, Bizkaiko Gurutze Gorriaren Enplegu Planaren barruan sartzen dira. Planaren helburua egoera zaurgarrienean dauden pertsonen eta taldeen laneratzeari laguntzea da, gizarteratzea bultzatzeko eta errazteko. Bizkaiko Gurutze Gorria 2007an hasi zen Enplegu Plana lantzen, duela 13 urte, zailtasun gehien zituzten pertsonen enplegu aukerak hobetzeko erakundeak egin zuen apustu trinkoarekin. Horretarako, pertsona horien gaitasunak indartzen dira, enplegua lortzeko aukera hobeak izan ditzaten.

Informazioa eta izen ematea

Ikastaroari buruzko informazio gehiago jasotzeko interesa duten edo izena eman nahi duten pertsonek gaurtik aurrera egin dezakete, Bizkaiko Gurutze Gorriak Jose María Olabarri kaleko 6an duen Enplegu Planaren bulegora joan daitezke, 944.102.003 telefonora deitu edo barneto@cruzroja.es helbide elektronikora idatzi dezakete.