sondika - Bizkaiako herri gehienetako haur eta gaztetxoak irrikitan daude urteko lehenengo aste honen amaieraren zain. Olentzeroren etorrerak dakarren ilusio eta giro aparta, urte berriaren hasierak dakarren indarrarekin elkartuta, kale bizkaitarrak alaitasun eta ilusioz gainezka betetzen ditu. Gainera, domeka honetan, urtarrilaren 5ean, umeentzako batez ere oso egun berezia da, izan ere, Errege Magoen etorreraren bezpera suposatzen du data esanguratsu honek, Gabon garaiko azkenengo ospakizun nabarmenenetarikoa.

Udal desberdinek hainbat plangintza garatzen dituzte egun osoan zehar, baina Sondikaren kasuan oso bereziak dira jardunaldi berezi honetarako prestatzen diren ekintzak. Hasteko, Errege Magoen helduera bera oso berezia da, izan ere, urtero urtero ekialdeko pertsonaia mitologikoak helikoptero bidez helduko dira Txorierriko herrira. Arratsaldeko 18:00ak inguru dago programatuta Erregeen etorrera, antzinako Sondikako lurreratze pistan -Loiuko Aeroportua erabili aurretik, espazio hau karga terminal bezala erabiltzen zen eta, honetaz gain, zerbitzuen zati nabarmen bat bertan jorratzen zen- , eta bertan Xabier Zubiaur, Sondikako alkatea, izango da eurei ongi etorria emateko udal-korporazioak lagunduta.

Behin Sondikako lurzorua zapalduta eta ohiko argazki ofizialak eginda, Errege Maoak euren zaldigurdi tipikora igoko dira herriko kaleetan zehar joango den ibilbide bat egiteko. Urtero, hainbat dira bide osoan zehar zain dauden ume eta familia sondikoztarrak, horrenbestez, oso une hunkigarria izan ohi da herrian zehar mugi-tzen doan ekitaldi berezi hau. Herriko txoko desberdinetatik igaro ostean Gorondabeko Udal Kiroldegiko frontoira bideratuko da jardunaldia, izan ere, bere barnean haurrentzako oparien banaketa egingo dute Melchor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoek.

Logikoa den bezala, Sondikako haur ugari elkartuko dira kirolgunean aurretiaz etxean idatzitako gutunetan eskatutako opariak jaso ahal izateko. Gainera, aurreko urteetan jostailu, arropa eta bestelako objektu dibertigarri eta politak jasotzeaz gain Errege Magoen presentzia berak ere oso zirrara sentsazio handia eragin zuen sondikoztarrengan, izan ere, ia ume partaide guztiek eurekin argazki bat atera-tzeko aukera aprobetxatu zuten. Kontuak kontu, esan dateke domeka arrastian Sondikan biziko den jardunaldia, Bizkaiako beste hainbat txokoetan bezala, gogoratzeko une bat izan daitekeela bertoko gaztetxo eta familientzako, momentua hilezkortzeko aukera kontuan izanda gainera.

'erregeentzako' oharra Kontuan izanda opari banaketa eguneko une hunkigarrienetakoa dela, Sondikako Udalak ordutei finko bat ahalbidetu du herriko gurasoek Gorondabeko Udal Kiroldegian eurek ersitako opariak uzteko eta arratsaldean euren seme-alabek jaso ahal izateko. Domeka goizeko ordutegia 9:00 eta 14:00 bitartekoa izango da eta arratsaldekoa, ordea, 16:00ak eta 17:30ak bitartekoa. Era berean, herriko gobernuak adierazi du haur bakoitzeko opari bakarra utzi ahal izango dela eta familia bakoi-tzeko lau gehienez. Hortaz, geratzen den bakarra domeka disfrutatzea da.- O. P.