Bi herrialde horietan ari dira lanean bi misioilariak, eta han laguntzeko balioko du Igorren biltzen den diru guztia. 1.000 sari baino gehiago banatuko ditu misiolarien aldeko tonbola solidarioak Igorren aurten ere, euro batean saltzen dira txartelen bidez. Tonbola zabalik egongo ostegunetik igandera, abenduaren 13, 14, 15, eta 16an (10.00-13.30 eta 16.30-20.00).

Saritu gabeko txartelak edo boletoak ez botatzea gomendatzen dute antolakuntzatik, azken egunean, 16an, zozketa bat egingo dutelako eta gabonetako otarrak irabaz daitezke orduan. Tonbolan ematen diren sariak era bitara lortzen dira. Alde batetik, “hamaika andra asteartero batzen dira, urte guztian zehar, esku lanak egin eta tonbolan opari moduan jar-tzeko”, dio Jose Mari Kortazarrek, Arratiako apaiza.

Arropak, amantalak, neskatil jantziak eta bestelako produktuak egiten dituzte urtean zehar. Beste alde batetik, “beste opari sorta handi bat Igorreko dendari, enpresa eta familiek ematen dituzte doan”. Baita Beñat Etxebarria futbolistaren kamiseta izenpetuta edo markako kosmetiko garestiak egongo dira tonbolan. “Urteotako ohitura dugu hau Igorren, eta huts egin barik, aurten ere zabalik egongo da”. Tonbola, aurten ihazko leku berean egongo da jarrita, Ana Mari denda liburudenda izandakoan, zubi ondoan, Dimako bus geltoki pare-parean.

Baina aurtengo gabonetan beste ekimen solidario bat ere egongo da Igorren. Ama talde batek eta bere seme-alabek sortutako azoka solidarioa hain zuzen ere. Horrela, hilaren 19an Lehendakari Agirren jarriko dute postu bat jaso duten guztia saltzeko. Beraiek azaltzen duten bezala, “denetarik egongo da, liburuak, puzzleak, poltsoak...”. Zentzu honetan, hiru egun eman dituzte artikuluak jasotzen herrian. Gazte Solidarioak izena jarri diote taldeari eta helburu nagusia, beste pertsona batuzei laguntzea bada ere, gazteentzako eredu bat ere jarri nahi izan dute martxan. Hau da, “beste errealitate batzuk daudela ikustea nahi genuen, gaizki pasatzen duen jendea dagoela ere”, hau da, haurrak sentsibilizatzea. Horregatik, gaztetxoek ere parte hartu dute bilketan eta antolakun-tzan. Gainera, eta hau da beste helburuetako bat, “birziklatzea sustatzen da, gauza asko berrerabiltzen direlako”, adibidez jostailuak, liburuak...

Salmenta-egunean merkatu txikian biltzen duten diru guztia Indautxuko jantoki sozialarentzako izango da. Leku hau, gainera, eguneko zentroa da eta kalean bizi diren pertsonentzako dutxak ere badituzte, “horregatik, hilaren 19an gel eta xanpuak ere jasoko ditugu bertara eramateko”, diote. Amaitzeko, gabonetarako jaiotza bat zozketatuko dute, “bizilagun batek egindako eta dohaintzan emandako jaiotza bat”.