MUNGIALDEKO eskualdea osatzen duten herrietako biztanleek jardunaldi berezia biziko dute Mungiako Olalde Aretoan 20:00etatik aurrera. Bertan, zonaldeko norbanako eta elkarte ugari sarituak izango dira Laboral Kutxa DEIA Hemendik Sarien banaketan. Irabazleen proflak mota askotarikoak izango dira. Gastronomia eta ostalaritzak protagonismoa izango dute, izan ere, Maruri-Jatabeko Garaizar landa-turismoak eta Ibaiondo jatetxeek eta Laukizeko Laratz jatetxea sarituak izango dira. Kirol alorreean ere egongo dira sarituak; kasu honetan, Club Deportivo Mungia futbol taldea, Billela auzoko Birleko Herri-Kirol Elkartea eta, amaitzeko, Litri eta Juantxu, Gaztedi soka-tira taldeko kideak. Musikaren munduari dagokionez, Mungiako Barikuetako Kantuzaleak eta Azken Zarata Mungia Rock Elkarteak jasoko dituzte euren lan handiagatik eta, gainera, usikaz gain, beste arlo askotan ibilitakoa da María Luisa Otazua arrietarra, saritua ere izango da. Bestalde, Gamiz eta Fikako elizen mantenguaz arduratzen diren emakumeek ere euren lanarengatiko eskerra jasoko dute eta, ildo berbera jarraituz, Luis Baraiazarra meñakako euskaltzainak. Amaitzeko, Laukizeko jostun taldea ere saritua izango da eta Eleder Iglesias azti gaztea eta Nerea Mallona irakaslea ere.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
