Aurreiritziei egingo diete aurre berriro Basaurin
Bizilagunak ekitaldiarekin, atzerritik etorri eta hemen bizi diren pertsonak elkartuko dira jateko
BASAURI. Basauriko Udalak Zurrumurruen Aurkako Estrategiaren eta Kulturarteko Mahaiaren laguntzarekin sustatutako ekimena da Bizilagunak. Eusko Jaurlaritzaren babesa ere badu. “Ikusmira zabaltzeko, jakin-mina asetzeko eta beste jatorri, kultura, ohitura eta pentsamoldea dutenekin ordu batzuk partekatzeko gogoa duten hango eta hemengo hamarnaka lagun bilduko dira mahaiaren inguruan, berriro ere”.
2012tik, basauriarren eta beste jatorri eta kulturetatik etorritakoen arteko topaketak sustatzen ditu Bizilagunak programak. Zentzu honetan, “elkar ezagutzeak harresiak eraisten laguntzen du, eta komunitatean zubiak eraikitzen”. Egitasmoaren xedea da “harremanetan jartzea hurbilketarako pausoa egitera ausartu ez diren (edo horretarako aukera izan ez duten) herritarrak eta beste kulturetatik etorritakoak, arrazakeriarik eta xenofobiarik gabeko elkarbizitza sustatzeko”.
Euskadi osoan, bestalde, 3.000 lagun inguruk hartuko dute parte ekimenean , “bertakoak, bisitariak, eta bazkariak antolatu eta horietan parte hartzen duten dinamizatzaileak aintzat hartuta”. Ekitaldiari buruzko argibide gehiago jasotzeko eta izena emateko (azaroaren 4ra arte) WhatsApp bidez (688710358 eta 606050662) edo helbide elektroniko honetara idatziz egin daiteke; bizilagunak@basauri.eus.
Más en Bizkaia
-
1,5 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu Bilboko Udalak Zurbaranbarrin bi igogailu eraikitzeko
-
Una aula móvil recorrerá Bizkaia para la prevención de incendios
-
José María Bañuelos, el último superviviente vasco de los gulags de Stalin
-
Una gran alfombra roja para celebrar el Día de la Danza en Bilbao