Txakolibier Festa urriaren 25etik 27ra ospatuko da Mendibile Jauregian
Eraskusketa, dastaketa, haur animazioa, herri musika eta pop-rock kontzertuak izango dira
BILBO. VII. Txakolibier Festa urriaren 25etik 27ra ospatuko da Mendibile Jauregian. Municheko Oktoberfest festa bavariarretan oinarrituta dago. Eraskusketa, dastaketa, haur animazioa, herri musika eta pop-rock kontzertuak izango dira.
Jai-giroa eta familiarra izango da Mendibilen Alemania eta Euskadiko gastronomiak elkartzen dituen ospakizun honetan; eraskusketa, dastaketa, haur animazioa, herri musika eta pop-rock kontzertuekin, besteak beste.
Urriaren 25ean, ostirala, ohiko anaitasun bazkaria ospatuko da 13en txokoan UPV-EHUko pintura masterreko artistekin, Gabriela Cuesta (18HerriKirolak) eta Marcos Castañedo (Horma Lehiaketa), prentsa eta laguntzaileak barne; arratsaldean karpa solidarioak irekiko dira, Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Izendapenak eta Cervezas Orok bultzatuta. Bertan, emandako produktuak salduko dira Sortarazi Leioa Elikagai Bankurako laguntza lortzeko.
Urriaren 25ean, ostirala, arratsaldez karpa solidarioak irekiko dira, Bizkaiko Txakolina J.I.-k eta Cervezas Orok bultzatuta. Bertan emandako produktuak salduko dira eta lortutako dirua Sortarazi Leioa Elikagai Bankurako izango da.
Haurrentzat ere ekintzak egongo dira, Herri Kirolak erakusketa bisitatu ahal izango da eta, 20:00etatik aurrera, Te mamas & T’empapas musika bandak, Iñaki Urangak zuzenduta, Pop-Rock kontzertua eskainiko du.
Urriaren 26an, larunbata, eguerdiko ordu batetan Oktoberfesteko inaugurazio ofiziala egingo da brindis batekin. Egun osoan zehar Ekintzak jarraituko dute; gastronomia, herri kirolak, haur jokoak eta karpa solidarioak Bizkaiko Txakolina J.I.-k eta Cervezas Orok bultzatuta. 20:00etatik aurrera Melissa & the Jacks musika taldeak pop rock kontzertua eskainiko du.
Urriaren 27an, igandean, eguerditik aurrera, Txakolibier Festaren programak haurrentzako ekintzekin jarraituko du, erakusketak eta karpa solidarioak, besteak beste.
Más en Bizkaia
-
En imágenes: gala Getxo Moda 2025 en la terminal de cruceros del puerto deportivo
-
El mantenimiento de las carreteras se dispara un 40% en Bizkaia
-
La feria de la alubia y el vino llenará de sabor la Plaza del Mercado de Gernika este sábado
-
Viviendas Municipales sumará 63 pisos nuevos en Bolueta para alquiler público