mungia - Mungiako biztanleria prest dago herriko jaialdi esanguratsuenetako bat ospatzeko. Domekan, irailak 29, bertokoak Mungia eta Bakio tartean kokatutako Zumetzaga baselizako San Miguel jaiak ospatuko dira, urtero ehundaka pertsona ermita inguruko landetan biltzen dituen ekimen ederra. Egun osoan zehar, ekintza ugari egongo dira bertaratutako jendeaj disfrutatzeko. Bertaratu nahi dutenentzako, Mungiako Udalak garraio zerbitzua eskeiniko du Bakioko gasolindegitik 10:00ak eta 18:30ak bitartean, izan ere, tarte horretan ezin izango da kotxez igo.

Hasteko, 12.00etatik aurrera, gura dutenek binakako trontza lehiaketan parte hartu ahal izango dute. Bikoteak kadete adinetik gorakoak izan beharko dira, euren generoak inongo garrantzirik izan gabe, eta erlojuaren kontrako froga izango da. Bitartean, 13:00etan, San Miguelen omenaldi meza ospatuko da baseliza barnean. Kirolariek indarrak berritzeko, sahieski dastaketa izango dute 13:45tatik aurrera. Honetarako txarteltxoak momentuan erosi ahal izango dira euro baten trukean. Jarraian, Taket Mungiako Bertso Eskolako kideek erakustaldi bat eskeiniko dute eta, ordu berean, tortilla txapelketarako izen-ematea izano da. Ondoren, koadrila eta familia partaideek 14:30 eta 14:45 bitartean aurkeztu beharko dituzte euren opilak eta, behin epaimahaiak plater guztiak frogatuta, sari banaketa eguerdiko 15:00tan ospatuko da. Amaitzeko, arratsaldeko 18:00tan Fan&Go taldearen erromeria jaialdia alaitzeaz arduratuko da. - O. Pérez