‘El enjambre’ antzezlana izango da ikusgai ostiral honetan Ermuako Antzokian
Aitziber Garmendia, Sara Cozar, Getari Etxegarai, Leire Ruiz, Naiara Arnedo eta Itziar Atienza aktoreak dira antzezlanaren protagonistak
BILBO. Sei neskak osatutako haurtzaroko lagun taldetxo bat asteburu pasa joango da landetxe batera, beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. 30 urte izan arte koadrila osatu zuten, baina bizitzak bide ezberdinetatik eraman ditu. Orain, hamar urte geroago, ospakizunean bat egingo dute, baina urteak ez dira alferrik igarotzen, eta euren artean lotura estua sentitu arren, ezer ez da lehen bezalakoa. Edo bai?
Asteburu “eroa” izan behar zuena, are gehiago erotuko da: trapu zaharrak, aldez aurretik inoiz esan gabeko gauzak, aitorpenak, alkohola, drogak eta erlauntza. Izan ere, animalien erreinuan hobekien komunikatzen direnak erleak direla esan ohi da, eta dantzan komunikatzen omen dira?
Aitziber Garmendia, Sara Cozar, Getari Etxegarai, Leire Ruiz, Naiara Arnedo eta Itziar Atienza aktoreak ditu protagonista El enjambre antzezlanak. Kepa Errastik sortu eta Mireia Gabilondok zuzendutako lana da.
Donostiako Victoria Eugenia, Gasteizko Principal eta Bilboko Arriaga antzokiek elkarlanean ekoiztutako ikuskizuna da, Nuevas Dramaturgias programaren barnean. Kepa Errasti sortzailearen arabera, “komedia bihurria eta mugarik gabea” da, eta Euskal Herriko herri txiki batean koadrilak duen garrantziaz mintzatzen da.
“Zinean eta telebistan, gizonak protagonista dituzten istorio ganberroak ikustera ohituta gaude, baina ez emakumeekin. Are gutxiago, neskak alkoholez, drogez eta gehiegikeriaz inguratuta badaude. Emaitza? Umore garratza, malkoak eta algarak baimenik eskatu gabe tartekatzen dituena”, azaldu du Errastik.
El enjambre ostiral honetan, irailak 27, izango dugu ikusgai Ermua Antzokian, 22:15etik aurrera. Sarrerak salgai daude 10 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.
Más en Bizkaia
-
1,5 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu Bilboko Udalak Zurbaranbarrin bi igogailu eraikitzeko
-
Una aula móvil recorrerá Bizkaia para la prevención de incendios
-
José María Bañuelos, el último superviviente vasco de los gulags de Stalin
-
Una gran alfombra roja para celebrar el Día de la Danza en Bilbao